IKT - Euskarazko webguneak berritzea

[ikt-euskara-webguneak berritzea]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak ematea: aurretik abian dauden euskarazko gainontzeko webguneak zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriz hornitzea eta hobetzea, hala nola webgune horiek gailu mugikorretarako egokitzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren gaineko zerga: dagokion epigrafean inskribatuta egotea.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: dagokion epigrafean inskribatuta egotea.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
    • Autonomoen erregimenean alta. | Autonomoen erregimenean alta.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Erakundea BEZetik salbuetsita dagoela egiaztatzeko. | BEZ aurkeztetik salbuetsita dagoela ziurtatzea, baldintza hori betetzen denean
  • Beste finantziazio-iturriak badauden edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
  • Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortutakoa izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • IKT egitasmoak baloratzeko, edukien lagina aurkeztea | Diru-laguntza gai diren egitasmoek araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
  • Bisita eta bisitarien kopurua | Diru-laguntza gai diren egitasmoek araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Diru-laguntza gai diren egitasmoek araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Diru-laguntza gai diren egitasmoek araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
  • Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabe izatea.
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren aurtengo diru-laguntzen deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituen egitasmoa ez izatea.
Aurrekontuko zuzkidura
214.000
Prestazio ekonomikoa
  • Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, hogei mila euro (20.000 euro) izango da eta, gutxienez, bi mila euro (2.000 euro).
  • Entitate bakoitzak ezingo ditu Agindu honetatik 90.000 euro baino gehiago eskuratu.
  • Egitasmo bakoitzaren gastu-aurrekontua ezin izango da 50.000 euro baino gehiagokoa izan.
  • Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du ezinbestean, % 40koa hain zuzen ere.
  • Diru-laguntza eduki-sorkuntzarako nahiz kudeaketarako eskatzen denean, atal horretarako gehienez ere 20.000 euroko gastua hartuko da kontuan, guztira.
  • Diru-laguntza produktu baten lokalizaziorako eskatzen denean, itzulpenetarako gehienez ere 6.000 euroko gastua hartuko da kontuan.
  • Egitasmoaren kudeaketarako gastuek ezin izango dute gainditu gainontzeko langile-gastuen guztirakoaren % 5a.
  • Bestelako gastuak (funtzionamendu-gastuak barne). Atal honetan, gehienez ere, langile-gastuaren % 5 hartuko da kontuan, eta bestelako gastu horiek zein kontzepturi dagozkion zehaztuko da.
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:

  1. Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
  2. Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren. Edozein modutan ere, bigarren ordainketa hau 2017an burutuko da kasu guztietan.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    1.– Diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Onuradunak, esleipenaren jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean diru-laguntza onartzen duela adierazi behar dio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.

    2.– Epe horretan diru-laguntzaren onarpena aurkezten ez bada, onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Onartutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da.

    2017ko martxoaren 31ra arteko epea dago justifikazioak aurkezteko.

    Hala ere, gogoratu behar da egitasmoak bukatzeko, merkaturatzeko eta publikoaren esku uzteko epea 2016ko abenduaren 31ra artekoa dela. Hona Aginduak honen inguruan xedatzen duena:

    Deialdiaren epealdia bete aurretik, hau da, 2016ko abenduaren 31rako, diruz lagundutako egitasmoek guztiz bukatuta eta publikoari zabalik egon beharko dute, edozeinek erabiltzeko moduan. Era berean, merkaturatzeko diren egitasmoak merkatuan eskuragarri egon behar dute ezinbestez 2016ko abenduaren 31rako. Osorik bukatutzat jo ezin diren egitasmoei edo publikoari zabalik edo merkatuan eskuragarri ez dauden egitasmoei emandako laguntza osoa erreklamatuko zaio diru-laguntzaren onuradunari, eta ez da betetako zatiaren araberako likidaziorik bideratuko. Beraz, 23. artikuluari jarraiki, diru-laguntza itzultzeko espedientea bideratuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean .
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
    Ebazten duen erakundea
    Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza:

  • Ane Crespo 945 019458
  • Elene Etxezarreta 945 019298
  • Jone Aboitiz 945 019298

E-posta helbidea: euskara-ikt@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
1006503