EAEko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak (2016)

[gazte_elkartrukaketa]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

2016ko urtealdian gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.
    • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Berdin jokatuko da dagokion itzulketa- edo zigor-prozedura amaitu eta oraindik Administrazioarekiko zorrik balego, salbu eta zor horiek geroratuta edo zatikatuta badaude, edo zor horiek etenda badaude dagokien ebazpenari aurka egin zaiolako.
    • Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala.
    • Entitate eskatzaileak, orokorrean diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko ditu.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, baldin eta zuzenean jarduera garatzearekin lotura badute.
  • Eskaera egiten bada bakarrik gazteak Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetara bidaltzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira EAEko gazte taldeari dagozkion bidaia-gastuak, jarduerak prestatzeko eta egitekoak, eta proiektua gauzatzen den tokiko ostatu eta mantenu gastuak.
  • Eskaera egiten bada bakarrik Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira gazte haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Eskabide berean EAEko gazte-talde bat kanpora bidaltzeko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko laguntza eskatzen denean, diruz laguntzeko modukotzat joko dira bai EAEko gazte-taldea bidaltzeko bidaia-gastuak bai Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak Euskadin hartzeko gastuak, alegia, haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Aurreko hiru kasuotan, honako muga hauek hartuko dira kontuan: Informazio xehatua

    – Bidaia-gastuak direla eta, jatorrizko herrialdetik jarduerak egiten diren tokirainoko joan-etorriko bidaia hartuko da aintzat, eta bitarte eta tarifa merkeenak erabiliko dira.
    – Jarduera prestatzeko eta egiteko gastuak, ostatu eta mantenu gastuak direla eta, 100 euroko gehienezko muga jarriko da parte-hartzaileko eta gauko, jarduerak dirauen bitartean.

  • Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira. Ez da laguntzarik emango entitate eskatzailearen zeharkako gastuetarako edo egitura-gastuetarako. Halaber, ez da laguntzarik emango inbertsio-gastuekin lotutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  • Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek: Informazio xehatua

    a) Ikasketa akademikoetarako bidaiak.
    b) Etekin ekonomikoa bilatzen duten elkartrukaketa-jarduerak.
    c) Turismotzat jo daitezkeen elkartrukaketa-jarduerak.
    d) Jaialdietan parte hartzea edo bertaratzea.
    e) Opor-bidaiak.
    f) Hizkuntza-ikastaroak.
    g) Ikuskizun-birak.
    h) Eskola-trukaketak.
    i) Kirol-lehiaketak.
    j) Erakundeen arauzko bilerak.
    k) Bilera politikoak.
    l) Auzolandegiak.
    m) Autofinantziazioa kostu osoaren % 30 baino txikiagoa denean, hau da, erakunde eskatzaileak jarduerara bideratuko dituen diru-sarrera propioak jarduera horren aurrekontu osoaren % 30 baino txikiagoa denean. Diru-sarrera propiotzat hartuko da administrazio publikoak partaide ez dituzten entitate pribatuek emandako diru-ekarpenak.
    n) Gainfinantzaketa ezabatze aldera eskatutako diru-kopurua zuzentzearen ondorioz kopuru hori erabat desagertzen denean. Gainfinantzaketatzat hartuko da aurreikusitako gastuak gainditzen duen aurreikusitako diru-sarreren zatia (eskatutako diru-laguntza guztiak barne).
    o) Funtsezko ezaugarriak zehaztugabe dituzten jarduerak. Hau da, helburuak, jarduera-programa, non egingo diren, exekuzio-egutegia, hartzaileak edo aurrekontua zehaztugabe dituzten jarduerak.
    p) 6. artikuluko 1.b ataleko arloan jasota dauden jarduerak, lurralde historiko bakar bateko destinatzaileei zuzenduta daudenean.

  • Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak: Informazio xehatua

    Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten entitateek, orokorrean, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotzen diren betebeharrak bete beharko dituzte, eta, batez ere, honako hauek:

    a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

    b) Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

    c) Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

    d) Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek konpromisoa hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren babesa berariaz eta argi aipatzeko, diruz lagundutako jarduera dela-eta diru-laguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera egiten dituzten programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen dituzten gainerako material grafiko zein soinudunetan, zeintzuk Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan editatuak izan beharko baitute. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Konpromiso honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta diru-laguntza jasotzen duten erakundeak, baita diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.

    e) Diruz lagundutako jarduerak edo programak ordaindu behar den zerbitzu edo produkturen bat eskaintzen badu, erakunde onuradunak abantailak eskainiko dizkie, batez ere ekonomikoak, gazte-txartela dutenei.

    f) Diruz lagundutako jarduketa, programa edo zerbitzuetan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

  • Erakundearen ordezkari legalaren nortasunaren egiaztagiria. Informazio xehatua

    Entitatearen ordezkariak, bide presentziala erabilita, ez badu bere oniritzia ematen Barne Ministerioak nortasun-datuak benetakoak direla egiazta dezan, datuok paperean (kopiak) edo euskarri elektronikoan (pdf formatuko kopia eskaneatua, sinadura elektronikoarekin) aurkeztu beharko ditu, eta honako honen bidez frogatuko du hori: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoa identifikatzeko balio dezakeen antzeko agiriren bat.

  • Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
  • Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
  • Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
  • Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da. Informazio xehatua

    Horretarako "Eskaera eta beste izapide batzuk" atalean dagoen "Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan" berariazko izapidea bete behar da.

Aurrekontuko zuzkidura
145.000
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren %70eraino irits daitezke. Emandako kopuruak exekutatutako aurrekontuan gastu guztien %70etik gora egiten badu, muga horretaraino murriztuko da eman beharreko laguntza.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako dirulaguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo zatia, hau da, emandako diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 19.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak diru-laguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondorio den zenbatekoa, emandako diru-laguntzaren erabilera Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren aurrean justifikatu ostean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2017ko urtarrilaren 5a baino lehen, diru-laguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta biharamunetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0102403