[ondarea_babestu]  (2015-2017) Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko diru-laguntzak

LABURPENA
Xedea

Euskal Kultura Ondarea babestea eta zaintzea eta diru-laguntza horiek emateko araubidea.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 102.2 artikuluan jasotako jarduketa oro agindu honen helburutik kanpo geratzen dira; izan ere, lurralde historikoetako foru aldundien eskumenetan sartzen dira-eta.

2015etik 2017ra bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren proiektuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Agindu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza-plangintzarekin. Hona zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok:

a) Monumentu sailkatuak, inbentariatuak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak. Kategoriek horretan, bereziki lagun daitezke honako jarduerak hauek

– Babestutako monumentu-multzoa balioesteko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea edo kentzea.

– Monumentu-multzo baten jabetzen lotekako banaketari eustea, aurreko eraikina eraistea dela-eta ordezkatze-jarduera bati ekiten zaionean, betiere babes-araubideko irizpideei jarraituta.

– Erakinak berrerabiltzea. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat baliatzea, edota, landa izaera duten multzoei dagokienez, gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea. Kontzeptu horren ondorioz, honako hauek lagun daitezke diruz: erakina berrerabiltzeko beharrezko diren instalazio orokorrak, obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak.

– Aztarnategi arkeologikoetan garrantzizkoak diren egiturak kontsolidatzea; kanpoan geratzen direlarik honako hauek: balioa emateko proiekturik ez dutenak (agindu honen aldian behar luke hasiera halako proiektuak).

– Orubearen edo egituren gaineko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak ...); betiere, haien helburu badira balioa ematea, berriztatzea, etab. Ondasunaren gainean esku hartzeko proiektuaren parte gisa integratuko dira azterlanok.

b) Kultura ondarea sailkatua, landa eta industria eitea edukirik inbentariatua edo babestua izateko espedientea irekita duena: kategoria horretan, batez ere, honako proiektuak lagun daitezke diruz: aipatu ondareari balioa eman eta hura berrerabiltzeko helburua dutenak, betiere kontzeptu hauen barruan: erabilera berrira egokitzeko barneko esku-hartzeak, beharrezko instalazioak eta obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat baliatzea, edota gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea.

c) Kultura Ondare sailkatua, inbentariatua edo babestua izateko espedientea irekia duena balorizatzea: bereziki, ondasuna balorizatu eta hori burutzeko premiari buruzko azterlan global batetik abiatzen diren ekimenak; eta, horien artean, aipatu kultura ondarea babesteko premiaz gizartea sentsibilizatzea helburutzat duten proiektuak. Helburu nagusitzat honako hauetariko baten bat duten proiektuak kanpo geratzen dira: babestutako terrenoak eta ondasunak erostea, kurtsoak eta biltzarrak, lehiaketak, programa informatikoak, ibilbide kulturalak, web-orriak sortu eta mantentzea eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen direlarik diruz lagundutako jarduera ulertzeko beharrezko direnak.

d) Sailkatutako edo inbentariatutako ondasunak eta/edo euren ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria horretan, tokiko administrazioak aipatu ondasunak eta euren ingurunea eskuratzea bakarrik lagun daiteke diruz. Toki Administrazio dira: udalak, mankomunitateak, koadrilak, kontzejuak eta hura osatzen duten gainontzeko entitateak. Desjabetzearen helburua honako hau izango da: deklarazioan sartzen den ondasun kulturala edo horren parte garrantziko bat balorizatzea.

d.1.– Ondare arkeologikoa:

Kontzeptu horretan honako hauek sartzen dira: labar-artedun leizeak, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak.

d.2.– Ondare eraikia:

Kontzeptu horretan honako hau ere sartuko da: hirigune historikoetako monumentu-multzoetan sartutako ondasunak eta/edo horien ingurunea desjabetzea.

e) Sailkatutako eta inbentariatutako ondarea edo babestua izateko espedientea irekia duena zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko beste edozein jarduera; betiere, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotako helburuekin bat datorrena, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan jasota ez dagoena.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, erregistro egokian inskribatuta egotea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Diru-laguntzak bateragarriak izango dira, helburu bererako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek deitzen duten beste ezien laguntza edo diru-laguntzarekin, eta bai beste ezein diru-sarrera edo baliabiderekin; betiere, guzti horien helburu den jarduerarako jasotzen direnen guztikoak gainfinatzaketarik eragiten ez badu, hain justu ere emateko kontuan izan den aurrekontuarekiko. Halakorik jazotzen bada, deialdi honetan oinarriturik emandako laguntzaren zenbatekoan gehiegizkoa den partea, horixe izango da murriztuko dena
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Aurkeztu eskaerarekin batera, proiektuari buruzko dokumentazioa
  • Aurkeztu eskaerarekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio espezifikoa
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
2.400.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Lehenengo artikuluan aurreikusitako helbururako baliabide ekonomikoek bi milioi eta laurehun mila (2.400.00) euro egiten dituzte; zeintzuetarik 800.000 euro 2015. urteko ordainketa-kredituei dagozkien, 800,000 euro 2016. urteko konpromiso-kredituei; eta, azkenik, 800.000 euro 2017. urteko konpromiso-kredituei.

Artikulu honetan kontsignatutako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren aurrekontua exekutatu ondoren ahitu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin beharko da. Halako zirkunstantziarik jazotzen bada, Euskal Herriko Agintaritzaren eman beharko horren berri, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez.

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren diru-laguntzek goreneko muga hauxe izango dute: diruz lagun daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren (BEZa barne dela) ehuneko ehuna (% 100), salbu eta monumentu-multzoan diren jabetzen lotekako banaketa-erregimenari eusteari dagokionez, zeinak diruz lagun daitekeen aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko berrogei (% 40) (BEZa barne dela) izango baitu goreneko mugatzat; baina, betiere, ez da onartuko gainfinantzaketarik. Agindu honetan oinarritutik emango diren diru-laguntzetarariko batek ere ez du egingo 300.000 eurotik gora. Hala ere, horren ez du eragotziko honako hau: agindu honetako xedapen gehigarrietarik lehenengoan ezarritakoa aplika dakiekeen laguntzen onuradunei ezarritako muga.

Hori guztia betiere Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak helburu horretarako esleitzen dituen aurrekontuko diru-izendapenen barruan.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 20.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; bi ordainketa egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen  baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
W85B_KON_2015