Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua eta toki jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak

[HEDABIDEAK -2015- A Multzoa]

Argitaratze-data 2014/12/29
ERNE! Eskabideak egiteko epea urtarrilaren 7an hasi eta otsailaren 9an amaitzen da.
LABURPENA
Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Legez eratuta egotea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ezingo da gehiena publikoa izan, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa izango.
  • Eskatzailea ez da onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2015ko diru-laguntzen deialdian.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
  • Eskatzaileak ez du jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2015. urtean emandako diru-laguntzarik
  • Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko Informazio xehatua

    Laguntza-mota honetara aurkezten den egitasmoak 2015eko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin.

    A multzoari (helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten euskara hutsezko idatzizko hedabideak. Egunerokotasunari edota tokikotasunari lotutako idatzizko hedabideak: eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.) dagozkion baldintza bereziak:

    2.1.1.- Euskara hutsezko prentsa inprimatuari dagozkion baldintza bereziak:

    a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

    b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

    c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

    d) Gutxieneko maiztasuna izatea: astean 4 zenbaki.

    e) Formatua eta orrialde-kopurua:

    ● Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko 28 orrialde edo gehiago. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

    ● Udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko 16 orrialde edo gehiago astean. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

    f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

    g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

    h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

    2.1.2.- Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariei dagozkien baldintza bereziak:

    a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

    b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

    c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

    d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean 11 zenbaki.

    e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko 16 orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

    f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

    g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

    h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publikoren bati Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta, eman egin dion. Informazio xehatua

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
  • Eskatzailea ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez du, eta ez dago sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez du inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
2.524.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak gehienez ere hiru zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, %25 ordainduko da, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren.

c) Gainerako kopurua, hau da %10a, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren hilabeteko epean.

Bigarren eta hirugarren ordainketa, ordainketa bakarrean gauzatu ahal izango dira diru-laguntzaren justifikazioa bere osotasunean aurkeztu eta ontzat eman ondoren.

Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA