"BUH!" ISAAK ERDOIZA
Ideia, Zuzendaria: Isaak Erdoiza
Koreografia: Isaak Erdoiza
Interpreteak eta sorkuntza: Maia Villot, Ibon Salvador, Eli Hernández, Isaak Erdoiza
Argiztapena: Xabier Urtiaga
Argazkia: Gabo Punzo
Beste laguntzailea batzuK: Juan Carlos Garaizabal
Eskerrak: Luciana Chieregati, Marion Cruza, Gabo Punzo, Olatz de Andrés, Amaia Pascual, Punto de Fuga
Iraupena: 20’-25’
Kontaktua: iserdia@hotmail.com / 638824868
ISAAK ERDOIZA
Isaak Erdoiza (Abadiño, 1975) dantza garaikideari buruzko prestakuntza independentea egin du, eta gorputza aztertu du hainbat artista eta pedagogorekin. Sara Paniagua, Carmelo Salazar, Peter Michael Dietz, Sofia Neuparth, Hisako Horikawa, Fran Van de Ven eta Blandine Calais-Germain dira haietako batzuk. 2007tik 2009ra bitartean Lisboan bizi eta ikasi zuen; hain zuzen, FIA arte-prestakuntza egin zuen CEMen (Centro Em Movimento). 2010ean, Idoia Zabaleta, Igor de Quadra eta Isabel de Naveránek emandako “Dantza Kodeak” dantza-ikasgela teoriko-praktikoa egin zuen. Egun, Olatz de Andrés koreografoaren “Privolva”, “Privolva Landing” eta “El Cielo Ahora” dantza-piezetan aritzen da dantzari, eta Qualquer kolektiboaren “OVER” piezan. Maia Villotekin batera, La Cosa en Casa antolatu du, zenbait diziplinatako artistei beren lana etxe-testuinguruetan erakusteko gonbita egiten dien topaketa bat. Proiektu hori 2012ko maiatzean hasi zen.
SORTZE PROZESUA
Proiektu hau hasi zen nik “Esaldi lapurtuak” deitu diodan material batekin. Askotariko lekuetatik ibiltzen naiz: jendez gainezka dagoen espaloi bat, parke bateko banku bat, supermerkatu bateko sarrera, taberna bat, eliza baten kanpoaldea… Jendea ibiltzen den lekuak dira, eta haietan, jendearen esaldiak entzun, aukeratu eta gordetzen ditut. Esaldi horiekin lan egitea interesatzen zait, eta hiru pertsonako talde bat proposatu nuen, proiektu honetako lehen bloke garrantzitsua sortzeko: ahotsa, hitza eta koru txiki bat.
Proposatutako bigarren blokea mugitzen den gorputz bat da, mugimendu horrek ahotsek esandakoarekin lotura zuzena duela. Ahots-taldearen eta mugitzen den gorputzaren arteko erlazio-jarduera batzuk proposatzen ditugu, hitzaren eta mugimenduaren arteko topagune baten bila. Esaldiak esaten ditugu, usatu egiten ditugu. Hitz batzuk luzatu egiten dira, beste batzuk errepikatu egiten dira, testu bat sortzen da beste testu baten barruan… eta informazio hori guztia jasotzen duen gorputz bat dago. 25 eguneko lana, prozesuan… hitzak esaten eta gorputzak mugitzen, edo gorputzak esaten eta hitzak mugitzen.
PIEZAREN SINOPSIA
Kale batean zehar nabil, norbaitek esaten duen esaldi bat entzuten dut, esaldi horrek harritu egiten nau, erraz ikasten dut buruz, eta hurrengo metroetan, nire baitarako esaten dut behin eta berriro. Beste esaldi bat entzuten dut, lehenarekin nahasten da, eta beste bat entzuten dut, eta esaldi berriak entzuten jarraitzen dut, nire buruan ordenatu eta desordenatzen ditudan mezuak. Horrela, hitz horiek leku bat hartzen dute nire gorputzean, arrastorik ere utzi gabe (edo ez) desagertzen diren arte.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Dantza Plazetan 2025: GAZTEDI DANTZARI TALDEA
- Basarrate Plaza (Santutxu) [Bilbao]
- 17:00
- 2025(e)ko Abenduak 24
Dantza
Dantza Plazetan 2025: BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA
- Aita Donosti Plaza [Bilbao]
- 18:00
- 2025(e)ko Abenduak 24
Dantza (haurrentzat)
"Amama"
- Aukeran Dantza Konpainia
- Lasarte Aretoa [Igorre]
- 17:30
- 2025(e)ko Abenduak 26
Dantza
Ballet clásico internacional: "El Cascanueces"
- Baluarte Auditorioa [Pamplona/Iruña]
- 19:00
- 2025(e)ko Abenduak 26
Dantza (haurrentzat)
Kultur Gabonak 2025-2026: IRUTASUN DANTZARI TALDEA
- Irteera Altamirako frontoitik [Bilbao]
- 20:00
- 2025(e)ko Abenduak 27
Albisteak
2025/12/20
Aitor Etxebarriazarragak irabazi du 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2025/12/17
2025/12/17
2025/12/15
45 konpainiak antzerkiz eta dibertsioz beteko dute Leioako erdigunea Umore Azokaren XXVI. edizioan
2025(e)ko Abenduak 15(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 15(e)ra










