"GAG" LUCIANA CHIEREGATI
Ideia, Zuzendaria: Luciana Chieregati
Koreografia: Luciana Chieregati
Interpreteak: Luciana Chieregati, Camila Tellez
Beste laguntzailea batzuk: Idoia Zabaleta, Rosa Casado, Rafael Lamata, Jaime Vallaure
Teknikaria: Ibon Salvador
Argazkia: Camila Tellez
Eskerrak: Luisa Castro, Nacho De Antonio, Mike Brooks, Ixiar Rojas, Carolina Campos, Sofía Asencio Aznar, Germán de la Riva, Itsaso Iribarren, Vivian Chieregati Costa, Paulina Chamorro, Carlos
Marquerie, Antón Ferreiro, Iara Solano, Eduardo Zallio, Igor de Quadra
Iraupena: 17’
Kontaktua: coletivoqualquer@gmail.com
LUCIANA CHIEREGATI
Colectivo Qualquer taldea 2008an sortu zen Lisboan, Luciana Chieregati (BR) eta Ibon Salvador (Euskadi) ikertzaile eta koreografoek topo egin zutenean. Urte hauetan, filosofia garaikidearekin gurutzatzen eta elkartzen diren dantza-piezak sortzea izan da haien interesa. Egunerokoarekin lotura estua duten lan mugakideak egiten ahalegintzen dira, antzerki-espazioaren antolaketa aldatuz, eta batik bat, koreografian oinarrituta hizkuntzak nola sortu ikertzen dute.
Espazioak –fisikoak zein alegiazkoak eta fikziozkoak– antolatzeko modua interesatzen zaie, “erreala” nola asmatzen den jakin nahi dute, eta hori dela eta, zenbait proposamenetan hartzen dute parte; adibidez, Lisboako Seu Vicente arte-egoitzen espazioa koordinatu, Madrilgo Jarduera Eszeniko eta Ikusizko Kulturari buruzko Masterra egin, eta hainbat koreografo garaikideren tailer, mintegi eta topaguneetan hartu dute parte. Gaur egun, kolektiboa Bilbon dago, eta beste proiektu batzuen artean, OVER pieza ari da lantzen, Esti Olabarri, Isaak Erdoiza eta Idoia Zabaletaren laguntzarekin.
SORTZE PROZESUA
GAG sortzeko prozesua 2014an hasi zen, ARTE-Aren Jarduera Eszeniko eta Ikusizko Kulturari buruzko Masterra egiten ari zirela, Madrilen. 2014ko uztailean eman zuten lehen aldiz, Pradillo antzokian. Emanaldi horren ostean, proiektuak sortzen zituen materialak ikertzen jarraitzea erabaki genuen, publikoarekiko kontaktua ardatz hartuta. Dantzan Bilaka programaren bitartez, egonaldi bat egin dugu, pieza eszenikoa amaitze eta fintze aldera.
2015. urtean, proiektuko materialak berrantolatzen, kentzen eta aldatzen aritu gara, haren beste antolaketa koreografiko batzuk sortzeko eta haren galderetan sakontzeko tresnak bilatu nahian. Sortze-prozesuak eta pieza eszenikoak bizia duten, etengabe mugitzen eta aldatzen ari diren zerbait dira, gure ustez, eta ildo horretan, garrantzitsua iruditzen zitzaigun materialak beste komunikazio-modu batzuetan probatzea. Beste modu batean antolatzen genituen, GAG agertokian proposatzen duen galdera edo problema elkarbanatze aldera. Dantzan Bilakako emanaldian, muntaketa horietako bat erakutsiko dugu. Pieza, bere osotasunean, urriaren 22an emango dugu Bilboko La Fundición aretoan, Festival BAD 2015 jaialdian.
PIEZAREN SINOPSIA
GAG* galdera bat da, agertokian problema bat adierazteko ahalegin bat da (problema: hor aurrerantz jaurtitako zerbait –zailtasun bat agertokira botatzea–, Diego Agullóren hitzalditik hartua). Gauzei –kasu honetan, mugitzen ari den gorputz bati– esanahiak esleitzearekin zerikusia duen gonbidapen bat. Ezintasun-lurralde bat sortzeko ahalegin bat da, interpretazio-gehiegikeria batetik esanahiak adierazteko ahalegin bat. Hustea? Potentzia? Asperraldia? Esanahiak eraketa bat izango dira, ala materiari atxikita daude? Zer gertatzen da gorputzaren eta hitzen gainjartze-erlazioen logika bat eteten duten esanahien gaindosian? Zer gorputz? GAG gaur agertokian dantzan dagoen gorputz bati buruzko galdera bat da.
*Ahoan hitza galarazteko sartzen den zerbait adierazten duen terminotik, eta ondoren, aktorearen inprobisazioa, oroimen-hutsune bat edo hitz egiteko ezina konpontzeko.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
LABO GO 2026: "A Noite do Cuco"
- Kutxa Fundazioa Kluba [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 9
Dantza
Le Ballet de l’Ópera National du Capitole
- Baluarte Auditorioa [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2026(e)ko Apirilak 9
Dantza
"Kintsungi"
- Modelo Aretoa [Zarautz]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 10
Dantza
Zumaiako Santelmoak 2026: Euskal Dantzak
- Ondartxo [Zumaia]
- 12:45
- 2026(e)ko Apirilak 11
Dantza
Dantza Plaza
- Algortako Geltokia plaza [Getxo]
- 19:30
- 2026(e)ko Apirilak 11
Albisteak
2026/03/31
BLV-ART jaialdiak Bilbo Zaharra kulturaren epizentro bihurtuko du apirilaren 16tik 26ra
2026/03/31
2026(e)ko Martxoak 31(e)tik 2026(e)ko Apirilak 30(e)ra
2026(e)ko Martxoak 31(e)tik 2026(e)ko Apirilak 30(e)ra
Azagrako Udalaren 2026ko dirulaguntzak kultura, besta eta kirol arloetarako
2026/03/30










