[PCPI]  Diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei, 2014-2015 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako bigarren mailako programak garatzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da udalei, mankomunitateei eta horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzetarako deia egitea, 2014-2015 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako  Programetako bigarren maila garatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Udalak, mankomunitateak, horiek sortutako erakundeak eta erakunde pribatuak. Informazio xehatua
    008803-

    Udalek, mankomunitateek, horiek sortutako erakundeek eta erakunde pribatuek agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskatu ahal izango dituzte, baldin eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak emateko baimena badute 2008ko ekainaren 10eko Aginduaren arabera.

    Ekakizunak:
    • Ez izatea itunpeko ikastetxea
Prozeduraren eskakizunak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua
    003791-

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Ez dela jasotzen ari diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabiderik beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batetik.
  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak, beti ere indarrean den arautegiaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
7.200.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Hiru ordainketatan bideratuko da.

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 30ekoa izango da; diru-laguntza emateko behin betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da. 
  • Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 60koa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da: 16.9 artikuluan aipatutako baldintzak bete eta gero.
  • Hirugarren ordainketa, azkenik, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, 16.10 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.
Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 02904/2014 Deialdiaren araudia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Erantzunkizunpeko adierazpena.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazteko epea
Agindu honetako diru-laguntzak emateko prozedura ebazteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa izango da; betiere, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak