[EMP 2014]  Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresei eta entitate pribatuentzako 2014ko diru-laguntzak

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Xedea

Ebazpen honen bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2014. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.


Eskatzaileak

1.- Betekizun hauek konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak:

a) Enpresa eta erakunde pribatuek nortasun juridiko propioa eta independentea izan behar dute. Lantokiak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten erakundeak baldin badira, zuzendaritza- eta administrazio-organoek kudeaketarako gaitasuna eta nahikoa autonomia izan behar dute. Nortasun juridiko bereizia duten taldeetakoak diren enpresek edo erakundeek euren aldetik aurkeztu behar dituzte eskabideak.

b) Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena inolako herri-administraziorena ez izatea.

c) Erakundearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. Horretarako, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon behar da; bestela, lantokiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, eta horien zuzendaritza- eta administrazio-organoek antolamendu-aldaketak egiteko kudeatze-gaitasuna eta autonomia nahikoa izan behar dute, ebazpen honetan aipatzen diren berdintasunerako jarduera-planak bete ahal izateko.

d) EAEko lantokietan gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izan behar dituzte.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea. Horiek guztiak automatikoki egiaztatuko dira.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

g) Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala duten erakundeek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zehatutakoek ere.

h) Laguntzen deialdi honetan, erakunde hauek ere ez dute parte hartzerik izango: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena dutenek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten dituen lege-debekuren bat dutenek.

2.- Betebehar hauek hartzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak:

a) Enpresei eta erakundeei emakume eta gizonen berdintasunaren arloko laguntza teknikoa ematen dieten aholkularitza-enpresen homologazioa arautzen duen ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren arabera homologatutako aholkularitza-enpresa baten laguntza teknikoa kontratatu edo kontratatzeko konpromisoa hartu izana.

b) Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, adierazteko aurrera jarraituko duela diagnostikoa eta berdintasunerako plana egiteko hasitako lan-prozesuarekin, harik eta enpresa edo erakundea emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtu arte, 424/1994 Dekretuan eta ebazpen honen I. eranskinean jasotako moduan.

c) Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea –erakundeko langileen artean–, ebazpen honen I. eranskinean jasotako moduan.

d) Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea: “Datuen alta/Hirugarren interesduna” inprimakia. Ez da bete beharko, eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago, non eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez diren.

e) Aurreikuspenen arabera laguntzak izango duen barne eta kanpo eraginari buruzko txosten bat aurkeztea. Gutxienez aurkeztu beharrekoa: diru-laguntzaren onuradun zuzenen eta zeharkakoen kopuruari buruzko informazioa, ahal bada sexuaren arabera bereizita; heziketa egiteko aurreikusitako ordutegia, hezkuntzaren onuradunen kopurua sexuaren arabera bereizita; identifikatu behar da, gutxienez, plana martxan jartzean aldatuko den erakundearen alderdi estrategiko bat; planaren garapenak eragingo dien erakundeen kopurua, eta abar.

f) 2014. urterako lan-proposamena aurkeztea, non honako hauek jasoko diren:

  • Erakundearen aurkezpena.
  • Berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko motibazioa.
  • Erakundeak berdintasunaren arloan daukan jardunbidea.
  • Erakundearen alde edo alderdi estrategikoak, non berdintasun politikaren sustapenak eragin handia izan dezakeen.
  • Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
  • Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
  • Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/prestatzeko saioen programa (hamar ordu gutxienez).
  • Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
  • Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen I. eranskinean jasotako moduan.
  • Kronograma
  • Aurrekontua

Diru-laguntzen zenbatekoa

1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.

2.- Ehuneko laurogeiko muga aplikatuko zaie (gehienez, 10.000 euro) irabazi-asmorik gabeko erakundeei, alegia: onurak titular edo partaideen artean banatu gabe, produkzioan edo ondasun- eta zerbitzu-banaketan lortutako irabaziak edo soberakinak erakundeen xedeak betetzeko inbertitzen edo bideratzen dituztenei.


Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna

Laguntzak bateragarriak izango dira helburu eta xede bererako ematen diren laguntza edo diru-laguntzekin, laguntzen izaera eta erakunde emailea edozein direla ere, baldin eta laguntza guztiak batuta egin beharreko ekintzaren guztirako kostua gainditzen ez bada, ez eta diruz lagunduko den jardueraren kostuaren % 50eko muga ere, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatzekoa denean. Halakorik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, dagokion gehienezko kopurura egokitzeko.

Prozeduraren betekizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Diru kopurua
100.000
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabidea eta agiriak aurkeztea" Izapidetzeari hasiera ematen dio, horretarako interesdunak eskabidea aurkeztu behar du ondo beteta eta emandako epe barruan. Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. paper-euskarrian zein euskarri telematikoan izapidetu daiteke. Izapidetzen modu batean hasteak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. paper-euskarrian aukeratu bada fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez egiten da.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/