[ASM 2014]  Elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emango diren diru-laguntzak (2014ko ekitaldia).

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Xedea

Ebazpen honen xedea da irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarte eta federazioei eta xede eta jardute-eremu bakarra emakumeak sustatzea duten fundazioei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Erakundearen xede eta helburuei loturiko proiektu zehatzak egin beharko dituzte 2014ko ekitaldian, hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz eta kreditu-mugetatik atera gabe.


Diru-baliabideak

1.- Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa hirurehun eta hogei mila (320.000) eurokoa izango da.

2.-Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).


Erakunde onuradunak

1.- Ebazpen honek araututako diru-laguntzak Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta federazioek eska ditzakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen aplikazio-eremuko fundazioek, baldin eta helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeen sustapena badute. Beharrezkoa izango da jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak ordaindu ahal izateko.


Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

1.- Indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako planaren esparruan, eta Erakundearen helburuei jarraikiz, diruz lagunduko diren proiektuak edo jarduerak 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta honako hauek egiteko izango dira:

a) Emakumeen eskubideak, emakume-mugimenduaren historia eta pentsamendu feminista zabaltzeko programak, eta emakumeen erreferentziak eta genealogiak sortzekoak.

b) Emakumeen elkarte-mugimendua dinamizatu, motibatu eta bultzatzeko jarduera-programak, hain zuzen ere, emakumeak ahalduntzen laguntzen dutenak eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten emakume-elkarteen sareak sortu, sustatu eta indartzen dituztenak.

c) Jardueren bidez, emakumeek politika, ekonomia, gizarte eta kulturaren arloetan parte hartzea sustatuko duten programak, emakumeen elkarteak bultzatzekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen arteko mugimenduak koordinatzekoak.

d) Gizartea emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz sentsibilizatzeko eta horri buruzko informazioa emateko programak, eta informazio-baliabideetan eta komunikabideetan emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, plurala eta estereotiporik gabea sustatzen duten ekimenak.

e) Etxeko lanetan eta arduretan eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatzen duten programak, norberarentzat, aisialdirako, familiarako eta lanerako dugun denbora arrazionaltasun eta berdintasun handiagoz banatzea helburu dutenak.

f) Berdintasunaren arloko prestakuntza-programak, hainbat arlotakoak: hezkuntza, kultura, kirola, prestakuntza-enplegua, osasuna, gizarte-partaidetza,...

Trebetasunen ikaskuntzarako proiektuak (eskulangintza, elektrizitatea, sukaldaritza, arotzeria, etab.), diru-laguntzak jaso ahal izateko, beste jarduera batzuekin osatu beharko dira; hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo trebakuntza-jarduerekin, eta genero-ikuspegia barne hartu behar dute.

2.- Erakunde bakoitzeko, gehienez ere, hiru proiekturi emango zaie diru-laguntza. Eta ez zaie diru-laguntzarik emango honako hauei:

a) Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuak.

b) Beste erakunde batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzeko proiektuak.

c) Genero-ikuspegirik gabeko proiektuak.

3.- Aurkeztutako eskabide baten helburua ez badator bat diru-laguntzen lerro honekin, baina organo kudeatzaileak uste badu administrazio-ebazpena eman aurreko fasean dagoen Emakunderen beste laguntza-lerro batean sar daitekeela, organo horrek erabaki dezake eskabide hori beste laguntza-lerro batean sartzea, hots, bere helburura gehien gerturatzen den laguntza-lerroan. Eskabidea aurrena jaso duen lerroaren organo kudeatzaileak eskabide hori bidaliko dio azkenean hura hartuko duen lerroa kudeatzen duen organoari, eta erakunde eskatzaileari horren berri emango zaio, jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan. Erakunde eskatzaileak epe horretan aurka egiten ez badu, lerro-aldaketa hori onartu egin duela ulertuko da.


Laguntzak emateko prozedura eta diru-zenbatekoaren zehaztapena

1.- Laguntzak esleitzeko, artikulu  honen 5. paragrafoan aurreikusitako norgehiagokaren prozedura erabiliko da.

Horretarako, garaiz eta behar den eran aurkeztutako eskaerak aztertuz esleituko dira laguntzak. Onartzen den aurrekontuaren % 100 finantza daiteke, 10. artikuluan zehaztutako irizpideei eta artikulu honen 4. paragrafoan jarritako baremoei jarraikiz, eskaera bakoitzari 12.000 euro emanez, gehienez ere. Hor, programatutako ekintza guztiak sartuko dira.

2.- Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontua onartzeko, besteak beste, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Gehienez, 12.000 euroko aurrekontua kontuan hartuko da, proiektu guztiak batuko dituena.
  • Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira funtzionamendu-gastu arruntak ez diren kostuak, jarduera egiteko beharrezkoak direnak.
  • Ebazpen honetan zehaztutako araubidearen babesean, diruz lagun daitezkeen gastutzat jotzen dira funtzionamendu-gastu arruntak, hain justu ere, erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta zehaztuan azaltzen direnak eta jarduera garatzearekin zuzeneko lotura dutenak. Gastu horiek ezingo dute gainditu proiektuari guztira emandakoaren % 30.
  • Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen –eta ez beste ezertan– diharduten pertsonen soldata eta lansariak baino ez dira sartuko.
  • Diruz lagun daitezkeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzailea zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Inbertsio-gastuak ere ez dira lagunduko.

3.- Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagundu ezinak diren gastuak agertzen badira, Hautaketa Batzordeak ez ditu zenbatuko diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua zehazterakoan; izan ere, aurrekontu hori hartuko da kontuan ebazpen-proposamenean diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko.

4.- Diru-laguntzaren zenbatekoa, baremo hauen arabera kalkulatuko da:

  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 100 arte, esleipen-irizpideen arabera 91 eta 100 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 90 arte, esleipen-irizpideen arabera 81 eta 90 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 80 arte, esleipen-irizpideen arabera 71 eta 80 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 70 arte, esleipen-irizpideen arabera 61 eta 70 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 60 arte, esleipen-irizpideen arabera 51 eta 60 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 50 arte, esleipen-irizpideen arabera 41 eta 50 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Eskatutako diru-zenbatekoaren % 40 arte, esleipen-irizpideen arabera 31 eta 40 puntu artean lortzen dutenentzat.

Diru-laguntza emango da balorazioan gutxienez 31 puntu lortzen badira.

5.- Laguntzak emateko, honela jardungo da:

a) Lehenik, 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei dagozkien diru-laguntzak esleituko dira, eta deialdirako emandako guztizko dotazioaren hainbanaketa egingo da, baldin eta dotazio hori ez bada nahikoa aurrez kalkulatutako zenbatekoen arabera diru-laguntzak ordaintzeko.

b) 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei laguntzak eman ondoren deialdirako emandako guztizko dotazioa agortzen ez bada, gainerako saldoa erabiliko da 31 eta 70 puntu bitartean lortu dituzten proiektuei laguntzak esleitzeko. Kasu horretan, (a) idatzi-zatian aurreikusitako modu berean jardungo da.

Prozeduraren betekizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Diru kopurua
320.000
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/