[ebpn_esep_aisia]  EAEko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (EBPN/ESEP) garatzeko diru-laguntzak: aisia, kirola, familia transmisioa eta eskola orduz kanpoko jarduerak.

Argitaratze-data 2014/06/19
ERNE!! Eskabideak egiteko azken eguna uztailaren 4a da.
LABURPENA
Xedea

Aisiako eta kiroletako begirale eta entrenatzaileei hizkuntzak erabiltzeko estrategiak irakasteko jarduerak egitea, bai eta horiekin lotutako prestakuntza materialak ere.
Urte osoan zehar, aisia eta kirol jardunean euskararen erabilera areagotu eta sendotzea helburu duten jarduerak. 
Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu dutenak.
Irakaskuntzaren markoan, eskola orduz kanpo garatzen direnak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Toki-erakundeak Informazio xehatua

    - Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak
    - Euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak
    - Eta xede horrekin lankidetza hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak

    Eskakizunak:
    • Deialdi honetara aurkezten diren entitateek ezin izango dute euskara zerbitzua lurralde historiko batean baino gehiagotan eskaini
    • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu behar da onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala bada, ordaindu ahal izateko.
    • Eskatzailea toki-erakunde baten mendeko edo toki-erakunde bati lotutako zuzenbide publikoko erakundea izanez gero, Aginduaren 2.3 eta 2.5 idatz-zatietan adierazitako betekizunak toki-erakunde bakoitzak ere betetzen dituela frogatu behar du.
    • Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman behar dute.
    • Eskatzaileak ezinbestekoa izango du lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita izatea, betiere V. plangintzaldiari dagokion indizea betez. Era berean, erakunde bakoitzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu eta gauzatu beharko du
    • Laguntza deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekua dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik bereizkeria egitearren zigortua dena.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskatzaileak egiaztatuko du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta, laguntza hauen onuradun izateko, indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen direla.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du prest dagoela HPSko balorazio batzordeari behar duen informazioa emateko, dokumentazioaren inguruan sortutako zalantzak argitze aldera.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du 2014. urtean zehar ESEP plan estrategikoa onartu eta HPSra bidaliko duela, baldin eta EBPN plan estrategikoa indarrean ez badu.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du 2014. urtean zehar Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu eta HPSra bidaliko duela, baldin eta egin ez badu.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarri dituela eta betiere derrigorrezko indizea eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana betez.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du aurrekontua betetzerakoan lanpostu zerrendako pertsonalaren gastuari dagokion zenbatekoa kendu egin duela.
  • Eskatzaileak proiektuen edo jardueren aurrekontuan % 40ko ekarpena egin behar du gutxienez, 10.2 artikuluko e) atalean aipatzen diren toki-erakundeen kasuan izan ezik.
  • Eskatzaileak edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri eman beharko du. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Jarduera fitxa" inprimakian adierazi behar da.

  • Laguntzagai diren jarduerek errespetatu behar dituzte giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun balioak. Ondorioz, jarduera horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beraien duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementuetarik bat ere.
  • Eskatzaileak agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, ikus-entzunezkoetan edo elektronikoetan adierazi behar du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua erabili behar du.
  • Eskatzaileak indarrean dauden lege eskakizunak bete behar ditu jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.
  • Eskaera elektronikoetan, toki-erakundearen izenean eskaera egiten duten pertsona fisikoek ordezkarien erregistroan alta emanda egon behar dute. Informazio xehatua

    Eskaera elektronikoa erakundearen txartelarekin egiten ez dutenek, ordezkarien erregistroan alta eman egon behar dute.

  • Eskatzaileak ezingo du hizkera sexistarik, ez erabilera estereotipaturik erabili, gizon eta emakumeen rolei dagokienez.
  • Eskatzailea ezin da egon EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
  • Eskatzaileak 2013. urteko euskara sustatzeko aurrekontu likidatua aurkeztu behar du, baldin eta 2013ko EBPN/ESEP deialdian parte hartu ez bazuen edo atzera egin bazuen.
  • Eskatzaileak adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakutsiko dio. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu, eta, aldi berean, politika-aniztasuna, eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.
  • Eskatzailea udalaz gaindiko toki-erakundea izanez gero, eskaerak zehaztu behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan
  • Eskatzaileak, eskaera normalizatuarekin batera, jarduera fitxa aurkeztu behar du. Informazio xehatua

    Jarduera fitxaren - Eraginpeko giza taldea - eremua betetzeko informazioa

    Jarduera fitxetan dagoen “Eraginpeko giza taldea” eremua betetzeko komenigarria da toki-erakundearen biztanleriaren datu errelak kontuan hartzea. Datu horiek EUSTATeko web-orrian topa daitezke fitxategi honetan: “Euskal Autonomia Elkarteko biztanleria, lurralde eremuaren, jaioturtearen (urtea) eta sexuaren arabera (2011ko BEZ)”.

    Bada, fitxategi horretako datuak oinarritzat hartuz, beste fitxategi bat sortu dugu IRATI aplikazioak eskatzen duen formatura egokituz, era honetan:

    Fitxategia ikusteko edo deskargatzeko hemen klikatu: “Eraginpeko giza taldea (PDF, 980 KB)

Aurrekontuko zuzkidura
2.031.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Ordainketa bi zatitan egingo da:

 a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori heldu baino lehen HPSren onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.

 b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean.

Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak