Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2013). SORGUNE modalitatea.

LABURPENA
Titulua:
Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2013). SORGUNE modalitatea.
Xedea:

Agindu honen xedea da «Sormen Lantegiak» programaren diru-laguntzak arautu eta 2013. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten sormen-guneek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.

Diru kopurua:

560.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 14koa (BOPV Zk. 105/2013)

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2013. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2013). SORGUNE modalitatea.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak

  • Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten sormen-guneek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.
  • Beren jarduera-proiektuetarako diru-laguntzak jaso ahal izateko, sormen-guneek baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinak izatea.
    • Dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.
  • Agindu honen ondorioetarako, honako hauek ez dira sormen-gunetzat joko eta, hortaz, ezingo dute diru-laguntzarik jaso:
    • Plataforma digitalak, nahiz eta haien eskura eduki jarduerak egiteko moduko guneak.
    • Nagusiki prestakuntzara bideratutako eskola edo guneak.
    • Helburu nagusia turismoa edo merkataritza duten guneak.
    • Gizarteratzera bideratutako guneak, non alde artistikoa osagarria edo instrumentala den.
    • Helburu bakarra artekaritza kultura duten guneak.
  • Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek 2013. urtean hasiak behar dute izan, eta 2013ko abenduaren 31rako amaituak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Modalitate honetan diru-laguntza jaso ahal izateko, agindu hau argitaratzen den egunean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa edukita eta edozein dela ere haien eraketa juridikoa, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Sormen-guneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.

Ezingo dituzte modalitate honetako diru-laguntzak eskatu titulartasun publikoa duen sormen-gune bateko zerbitzu-kontratu edo zerbitzu publikoen kudeaketa kontratu baten esleipendun moduan eskatzen dutenek.

Ezingo dituzte eskatu pertsona fisiko edo juridikoek osatutako pertsonalitate gabeko elkarketek.

Ez zaie laguntzarik emango beren kapital sozialean, fundazio-ondarean edota gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzional batena edo sektore publikoko entitate batena edo finantza- edo kreditu-entitate batena duten entitate pribatuen eskabideei.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko apirilaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Pertsona onuradunei diru-laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte. Gorabehera horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  • Agindu honetako 21.1 ezarritakoa betetzen duten sormen-guneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea. Horretarako, honako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu behar dute agiri bidez:
    • Higiezinaren jabetza-titulua izatea, eta gunea erabiltzea, soil-soilik sormen-gune moduan.
    • Higiezinaren errentaria izatea, horretarako formalizatutako kontratuaren indarrez, eta higiezina erabiltzea, soil-soilik, sormen-gune moduan.
    • Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea bere alda lagata izatea, edozein tituluren bidez.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.
  • Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

560.000 euro.

Muga:
  • Modalitate honetan proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa hirurogei mila (60.000) eurokoa izango da, eta ezingo du gainditu onartutako gastu-aurrekontuaren % 75.
  • Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
  • Guneko jardueren ondorioz sorturiko honako gastu hauek diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira, aurkeztutako jarduera-proiektuaren barruan:
    • ● Artista eta kolaboratzaileen ordainsariak.
    • ● Egoitza gastuak.
    • ● Prestakuntza gastuak.
    • ● Sustapena eta komunikazioa.
    • ● Jarduerek eskatzen dituzten hornidurak.
    • ● Justifikatutako beste gastu batzuk.
  • Era berean, honako ohiko gastu hauek ez dute gaindituko aurrekontuaren kostu orokorraren % 60:
    • ○ Zentroa alokatzeko gastuak.
    • ○ Kontsumoak: argia, ura, telefonoa, gasa eta Internet.
    • ○ Administrazio, kudeaketa eta zuzendaritza-langileen nominak.
    • ○ Joan-etorrien, ostatuen eta dieten gastuak.
    • ○ Gunerako materialak eta ondasun suntsikorrak.
    • ○ Garbiketa gastuak.
    • ○ Beste gastu ohiko batzuk.
  • Halaber, aurrekontuan sartu ahal izango dira gunea egokitzeko gastuak eta bertarako ogasun eta ekipo iraunkorrak erosteko gastuak, beti ere kontzeptu horiei dagokien guztizko kopurua aurrekontu osoaren % 10 gainditzen ez badu. Sartzen diren gastuak, gainera, proiektua 2013ko ekitaldian garatzeko behar-beharrezkoak direla justifikatu beharko da beti.
  • Inolaz ere ez dira aurrekontuan sartuko, eta ez dute laguntzarik jasoko, sormen-gunean sartuta dauden proiektuen ekoizpenari loturiko gastuak.
Ordainketa modua:
  • El 75% de la cuantía subvencionada se hará efectivo una vez dictada la Resolución de adjudicación y transcurrido el plazo de quince días hábiles desde la misma sin que haya mediado renuncia expresa.
  • El importe restante siempre a partir del 1 de enero de 2014, previa acreditación de la realización de la actividad subvencionada y una vez que haya quedado debidamente justificada en su totalidad, de conformidad, en su caso, al presupuesto de gastos admitido, en los términos señalados en cada una de las modalidades.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea egiteko formularioa (Eskaera)

Eskabidea egiteko formularioa sinatuta.

Dokumentazioa:
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada:

    Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.
    Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.


    Eskatzailea pertsona juridikoa bada:

    Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.
    Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
    Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.
    Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.


    Bete beharreko ereduak:

    Bestelako diru-laguntzei buruzko adierazpena.
    Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.
    “Minimis” motako diru-laguntzei buruzko adierazpena.
    Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengoan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena.
    Hirugarrenaren Alta.
    Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Finantzak Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
    Proposamenaren laburpen-fitxa.
    Gainera formatu digitalean aurkeztu beharko da (*).
    Aurrekontua.
    Gainera formatu digitalean aurkeztu beharko da (*).
    Proiektuaren aurrekontua, partidaka banakatua eta xehatua, aurreikusitako gastu-sarrerak jasoko dituena, euskadi.net gunean ezarritako ereduaren arabera.


    Bestelako dokumentazioa:

    Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda egotearen egiaztagiria.
    Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.
    Sormen-gunearen kudeaketaren edo ustiapenaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
    Hurrengo baldintzetakoren bat betetzen duzula egiaztatu beharko duzu agiri bidez:
    • Higiezinaren jabetza-titulua izatea, eta gunea erabiltzea, soil-soilik sormen-gune moduan.
    • Higiezinaren errentaria izatea, horretarako formalizatutako kontratuaren indarrez, eta higiezina erabiltzea, soil-soilik, sormen-gune moduan.
    • Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea bere alda lagata izatea, edozein tituluren bidez.
    Sormen-guneko baliabide eta azpiegiturei buruzko informazioa.
    Egiaztatu beharko duzu: dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.
    Proposamena azaltzen duen txostena.
    Gainera formatu digitalean aurkeztu beharko da (*).
    Proposamena azaltzen duen txostena, beraren interesa eta balioa zehazten dituena, bai eta nola garatuko den argitzen duena ere. Gainera, proposamena zuzen baloratzeko behar diren alderdiak azalduko ditu diru-laguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 25.artikuluan ezarritako irizpideen arabera:
    • Sormen-gunearen kultur interesa.
    • Sormen-gunearen interes publikoa.
    • Proiektuaren bideragarritasuna edo egingarritasuna.
    • Eskatzailearen historiala edo ibilbidea.
    • Sormen-guneak ingurumariarekin duen lotura.
    • Diziplina arteko elkarrekintzaren sakontasuna eta kalitatea.
    Sormen-gunearen ibilbideari buruzko dokumentazioa.
    Gainera formatu digitalean aurkeztu beharko da (*).
    Bertan, 2012 urtean zehar, gutxienez, jaso diren proiektuen eta gauzatu diren jardueren informazioa emango da.

    (*) Aurkezten diren dokumentuek honako ezaugarriak izango dituzte:

    • Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
    • Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
    • Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
    • Katalogoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide-tramitea:

Ondoren zehazten den dokumentazioa landu eta formatuelektronikoan egokitu behar duzu, eskabide elektronikoa bete aurretik, geroeskabideari erantsi beharko diozu eta:

Aurkezten diren dokumentuek honako ezaugarriak izango dituzte:

  • Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
  • Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
  • Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
  • Katalogoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

Eskatzailea pertsona juridikoa bada:

Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:

Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira
Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.

Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.


Bete beharreko ereduak:

Bestelako diru-laguntzei buruzko adierazpena.
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.
“Minimis” motako diru-laguntzei buruzko adierazpena.
reko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengoan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena.
Hirugarrenaren Alta.
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Finantzak Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Aurrekontua.
Proiektuaren aurrekontua, partidaka banakatua eta xehatua, aurreikusitako gastu-sarrerak jasoko dituena, euskadi.net gunean ezarritako ereduaren arabera.


Bestelako dokumentazioa:

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda egotearen egiaztagiria.
Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.
Sormen-gunearen kudeaketaren edo ustiapenaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
Hurrengo baldintzetakoren bat betetzen duzula egiaztatu beharko duzu agiri bidez:
  • Higiezinaren jabetza-titulua izatea, eta gunea erabiltzea, soil-soilik sormen-gune moduan.
  • Higiezinaren errentaria izatea, horretarako formalizatutako kontratuaren indarrez, eta higiezina erabiltzea, soil-soilik, sormen-gune moduan.
  • Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea bere alda lagata izatea, edozein tituluren bidez.
Sormen-guneko baliabide eta azpiegiturei buruzko informazioa.
Egiaztatu beharko duzu: dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.
Proposamena azaltzen duen txostena.
Proposamena azaltzen duen txostena, beraren interesa eta balioa zehazten dituena, bai eta nola garatuko den argitzen duena ere. Gainera, proposamena zuzen baloratzeko behar diren alderdiak azalduko ditu diru-laguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideen arabera:
  • Sormen-gunearen kultur interesa.
  • Sormen-gunearen interes publikoa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna edo egingarritasuna.
  • Eskatzailearen historiala edo ibilbidea.
  • Sormen-guneak ingurumariarekin duen lotura.
  • Diziplina arteko elkarrekintzaren sakontasuna eta kalitatea.
Sormen-gunearen ibilbideari buruzko dokumentazioa.
Bertan, 2012 urtean zehar, gutxienez, jaso diren proiektuen eta gauzatu diren jardueren informazioa emango da.


Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Justifikazioa
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Modalitate honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hileko epean, eta betiere 2014ko martxoaren 31 baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

    Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.
    Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua(gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez, eskaerarekin onartutako aurrekontuaren formularioaren arabera. Diru-sarreren atalean honako datu hauek zehaztu beharko dira, besteak beste:
    • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
    • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezean, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
    • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
    Ez da onartuko aldaketa nabarmenik egitea behin betiko exekuzio-aurrekontuaren gastuko kontzeptuetan, onartutako aurrekontuarekiko, baldin eta tartean erabat justifikatutako arrazoirik ez badago eta, betiere, 24. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira
    Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda. Ez dira tiketak onartuko eta Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
    Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa tekniken bidez aukeratuko ditu, artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan, aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzten pertsona onuradunak.
    Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire kudeaketak

Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko daitezke, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.

Modalitate honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hileko epean, eta betiere 2014ko martxoaren 31 baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua(gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez, eskaerarekin onartutako aurrekontuaren formularioaren arabera. Diru-sarreren atalean honako datu hauek zehaztu beharko dira, besteak beste:
  • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
  • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezean, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
Ez da onartuko aldaketa nabarmenik egitea behin betiko exekuzio-aurrekontuaren gastuko kontzeptuetan, onartutako aurrekontuarekiko, baldin eta tartean erabat justifikatutako arrazoirik ez badago eta, betiere, 24. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira
Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda. Ez dira tiketak onartuko eta Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa tekniken bidez aukeratuko ditu, artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan, aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzten pertsona onuradunak.
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.


Argibide orokorrak
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/04 - 2013/07/03
Aurkezteko epe-muga:

2013/07/03

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
22/10/2013
Erlazionatutako ebazpenak: