[PIBA] 2014-2016 epealdiri dagokionez, oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak egiteko laguntzak.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eskaeran hutsak zuzentzeko epea: apirilaren 24tik maiatzaren 7ra.
Deialdi honen helburua hauxe da: beherago zehaztutako modalitateekin bat ikerketa-proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoak ematea.
- 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak.
- 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaile-taldeek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Informazio xehatua
- Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketa-zentroak.
- Zentroak, departamentuak, sekzioak, institutuak edo unibertsitateetako beste ikerketa-unitate batzuk, EHUkoak izan ezik.
- Elkarlaneko ikerketa-zentroak.
- Teknologia-zentroak.
- Ikerketa-zentro sektorialak.
Deialdi honen helburuei dagokienez, honako hau joko da agente zientifiko-teknologikoen erregistroko zerrenda eguneratutzat: deialdirako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Ekonomia eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak egiaztatua.
Ekakizunak:- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Deialdi honen helburuei dagokienez, honako hau joko da agente zientifiko-teknologikoen erregistroko zerrenda eguneratutzat: deialdirako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Ekonomia eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak egiaztatua.
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
-
Ikerketa-proiektuen baldintzak
Informazio xehatua
1.- Deialdi honen ondorioetarako, proiektuak 2014ko ekitaldian hasiko dira; zehazki, 16.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, emandako diru-laguntza onartu dela kontsideratzen denean; eta, bestalde, urte baten, bitan edo hirutan gauzatu ahal izango dira; baina, betiere, 2017ko ekainaren 30a baino lehenago bukatu beharko dira.
2.- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek II. eranskinean aipatzen diren printzipioak errespetatu beharko dituzte.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ikertzaileen betekizunak
Informazio xehatua
1.- Erakunde onuradun bakoitzak bere plantillako den ikertzaile-talde bat aurkeztuko du eskabidean, zeinak lan egingo baitu laguntzaren helburu den proiektuan. Ikertzaileetako bakoitza honako epearen barruan kontratatu beharko du erakunde eskatzaileak: deialdiko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen; eta ikertzaileak proiektuan zenbat denboran parte hartzea aurreikusten den; bada, epe hortik gorako dedikazioa-aldia izango du. Erakundearekin kontratua izan beharko du ikertzaile nagusiak, proiektu osoak irauten duenetik gorako epealdi baterako izango dena
Deialdi honetan eskatutako proiektua garatzen den urteetan, eskatutako edo emandako beste proiektu batzuetan konprometitutako orduak deklaratu beharko ditu ikertzaileetariko bakoitzak; eta pertsona bakoitzeko dedikazio osoari doakionez urteko 1.600 orduko maximoa kontuan izanik, ordu erabilgarri aski izan beharko ditu proiektu honetan konprometitutako jarduerak gauzatzeko.
Doktoretza-tesia egiteko kontratatutako pertsona bada (doktoretza aurreko bekaduna), finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, zeinetan honako hauek adierazi behar diren: finantzaketa-epealdi osoa, deialdi honetan eskatutako proiektuari urteko zenbat ordu dedikatu zaizkion (ziurtagiria), ordu horiek bateragarriak eginik doktoretza-tesiari buruzko proiektua gauzatzearekin, tesia eta proiektu-jarduera zenbateraino gainjartzen diren (portzentajea), eta tesia zein zentrotan egin behar den. Proiektu eskabide bakoitzean, doktoretza aurreko bekadun bakar batek bakarrik parte hartu ahal izango du.
2.- Research Professo edo Research fellow kategorietan Ikerbasque Fundazioak kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxiki eta erakunde horretako plantillado badira, deialdi honi dagokionez, ikertzaile kontsideratuko dira. EHUko irakasleak BERCetakoren bati atxikita badaude, BERCko plantillako kontsideratuko dira, urteko dedikazio eta epealdi jakin baterako, eta horiek adskripzio-agirian zehaztuko dira; bestalde, guztizko lan-dedikazioak, EHUn egiten dituen funtzioak barne direla, ez du egingo urteko 1.6000 ordutik gora.
3.- Ikertzaileak ezin izango du parte hartu deialdi honetako eskabide bat baino gehiagotan. Eskabide batera baino gehiagotara aurkeztuz gero, ohartaraziko zaio ezen aukeratu egin behar duela haietarik zeinetan parte hartuko duen (bakarrean)
4.-Aurreko deialdietan finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten ikertzaileek ezin izango dute parte hartu deialdi honetan; betiere, 2013ko abenduaren 31n, obligazioak burutzeko dituztela-eta euren jarduerak amaitu ez badituzte, kanpo delarik emaitzak argitaratzea. Zirkunstantzian horretan dauden proiektu-eskabideei ezezkoa emango zaie.
5.- Ondokoak izango dira ikerketa-taldea osatzen dutenak:
a) Ikertzaileak, doktoretza egiaztatzeko titulua dutenak. Gutxienez bi izango dira, taldea zuzenduko duen ikertzaile nagusia barne delarik.
b) Ikerketa-laguntzaileak: gradu, lizentziatura, ingeniari edo arkitekto tituluaren jabe direnak.6.- Erakunde eskatzaile bakoitzeko ikertzaileen, proiektuari dagokionez, gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
Agindu honen xede diren laguntzetarako 688.000 euro izango dira, guztira, honela banatuta: 304.000 euro 2014. ekitaldirako; 192.000 euro 2015. ekitaldirako, eta 192.000 euro 2016. ekitaldirako. Diru guzti hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura emango da.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak