[Museoak 2013]  2013ko Museoen sustapenerako diru-laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

- Euskal Autonomia Erkidegoko museoak eta bildumak babesteko eta ezagutarazteko jarduera zehatzak finantzatzeko diru-laguntzak.


- Euskal Autonomia Erkidegoko museoak sustatzeko diru-laguntzak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan inskribatutako museo edo bildumen titularrak. Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
    • Gobernu-organoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila partaide duten fundazioak ez izatea.
    • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duten merkataritza-entitateak ez izatea.
    • 2013rako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari dagozkion Aurrekontu Orokorretan diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
Prozeduraren eskakizunak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Ekintzaren txostena eta aurrekontuko imprimakia aurkeztea
Aurrekontuko zuzkidura
600.000 euro
Prestazio ekonomikoa


Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko jardueraren aurrekontu osoaren % 85a.

2.- Edonola ere, jarduera bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.

3.- Onuradun bakoitzak bi laguntza jaso ahal izango ditu, gehienez.


Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko eta horien zenbatekoa finkatzeko orduan, batzorde kalifikatzaileak irizpide hauek erabiliko ditu:

1.- Diruz lagundu nahi den jardueraren kalitatea eta interes museologikoa, bai eta bideragarritasuna, aurrekontuaren koherentzia eta autofinantziazio-maila ere: 60 puntu.

2.- Museo edo bildumaren ibilbidea, jarraitutasuna eta oreka, 2012. urtean egindako jarduerak eta 2013rako aurrekontuan sartutakoak: 40 puntu.


Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Beraz, esleipena egiteko, aurkeztutako eskariak erkatu eta lehentasunen arabera ordenatuko dira. Bakarrik emango zaie diru-laguntza irizpide horien arabera 65 puntu gutxienez lortu dituzten eskabideei.

 

Ordainketa-modua:


Ematen diren diru-laguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie onuradunei:

a) Lehenengo ordainketan esleitutako diru-laguntzaren erdia emango zaie. Horretarako, hiru hilabeteko epea egongo da, diru-laguntza esleitzen duen ebazpena argitaratzen denetik.

b)  Bigarren ordainketan, 2014an, beste erdia emango zaie, lagundutako jarduketa eta haren benetako kostua 21. artikuluan adierazitako eran justifikatu ondoren.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da SEI HILABETEKO epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
[2014/10/15]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak

Hezkuntza, Hizkuntza Poltika eta Kultura Saila.

Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

Museoen Zerbitzua

945019472-945016929