[LanHitz]  Euskara entitate pribatuetan

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona fisikoak informazio zehatza
    Betebeharrak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela ziurtatzea
  • Pertsona juridiko pribatuak informazio zehatza
    Betebeharrak:
    • Legez eratuta egotea
    • Euskalduntzen edo euskara-planen aholkulari jarduten duen entitatea ez izatea

      Euskalduntzen edo euskara-planen aholkularitza-lanetan nagusiki jarduten duen entitatea ez izatea.

    • Kapital soziala nagusiki publikoa duen entitatea ez izatea

      Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duen entitatea ez izatea.

      Zalantzarik izanez gero, entitate eskatzaileari errekerimendua egingo zaio lehenbailehen argitzeko.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela.

       

    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Zergak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ordaintzen dituzten pertsona juridikoek bakarrik aurkeztu beharko dute eskakizun hau betetzen dutelako ziurtagiria.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Prozeduraren betekizunak
  • Plana entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta informazio zehatza

    Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana agindu honen Entitate eta proiektuaren inguruko beste datu batzuk izeneko formularioa betez. Ordezkariak sinatu beharko du aurkeztutako plana entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak aztertu eta onartu egin duela adieraziz.

  • Agerpen publikoetako materialetan HPSren babesa adierazi behar da informazio zehatza

    Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

  • Planhitz aplikazio informatikoa behar bezala beteta informazio zehatza

    Diru-laguntza eskatzen duenak urteko kudeaketa-plana aurkeztu behar du ezinbestean. Lehendik diru-laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako, lehen euskara-planaren diseinua ere aurkezteko aukera izango du, urteko kudeaketa-planarekin batera.

    Kudeaketa-plana garatzeko ekintzek 2013ko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.

    Pertsona edo entitate eskatzaileek, Planhitz aplikazioaren bidez, EME ereduaren arabera aurkeztuko dute kudeaketa-plana. Plan guztiek EMEren ardatzetatik bi jorratu behar dituzte, gutxienez. Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.

    Plan guztiek, Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki (EME), aplikagarri zaizkien 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera zehaztu beharko dute eta urteko planerako helburuak (epe labur eta ertainera) ere zehaztu beharko dituzte.

  • Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea informazio zehatza

    Entitate eta proiektuaren inguruko beste datu batzuk izeneko formularioan, aurrekontuari dagokion atalean, adierazi behar da zein den autofinantzazio-maila.

  • EAEn lantokiren bat izatea informazio zehatza

    Urteko kudeaketa-plana EAEko lantokiren batean gauzatu behar da eta horren datuak Planhitz aplikazioan adieraziko dira.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

Diru kopurua
1.944.800
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, jardueraren aurrekontua hartuko da oinarri. Aldez aurretik, behar izanez gero, 18.9 artikuluaren arabera konputatu ezin diren gaindikinen arazketa egingo da, aurrekontu araztua finkatuz. Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60a izango da. Halaber, ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu, eta lortutako puntuazioari 18. artikuluan zehaztutako mugak ezarriko zaizkie.

Lehen euskara-planaren diseinuaren mugak
Lortutako puntuakDiru-laguntzen mugak
40-60 5.000 €
61-75 8.000 €
76-100 10.000 €
Kudeaketa-planaren mugak
Lortutako puntuakDiru-laguntzen mugak
40-60 15.000 €
61-70 20.000 €
71-80 25.000 €
81-100 35.000 €

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira bi mila (2.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

Pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, modalitate bakarrera (urteko kudeaketa-planera) edo bietara (lehen euskara-planaren diseinura eta urteko kudeaketa-planera) aurkeztuta ere.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duen Aginduak ezarritako ebaluazio-prozesua  2012an burutu eta horren ondorioz Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten pertsona edo entitate eskatzaileei diru-kopuru gehigarria emango zaie ziurtatutako mailaren arabera, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza eskuratzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte:

Bikainengatiko kopuru gehigarriak
Ziurtatutako mailaKopuru gehigarria
Oinarrizko maila 1.000 €
Maila ertaina 3.000 €
Goi-maila 5.000 €

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko diru-laguntza kopurua hainbanatu egingo da, proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Laguntza onartzea

    Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

    Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea. Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpenaren buruzko informazioa
EHAA 04229/2013 (PDF) [2013/09/12] BOPV Nº 03778/2013 (PDF) [2013/07/24]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: lanhitz@ej-gv.es

Telefono bidez: Natxo Mosteiro (945 018115), Itziar Gallastegi (945 018115) eta Edurne Pérez de San Román (945 018105).