[iraleeuskaltegiak]  2013ko udan eta 2013-2014 ikasturtean IRALE programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko ikasketa-elkarteei 2013ko udan eta 2013-2014 ikasturtean IRALE programaren ekintzetan parte hartzeko aukera ematea du helburu. Ekintza horiek irakastorduz kanpoko edo irakastordu barneko goi-mailako zenbait ikastaroetan gauzatuko dira.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irakasleak eta, oro har, pertsona helduak euskalduntzen, euskaraz trebatzen, prestakuntza soziolinguistikoa edo gaitasun glotodidaktikoan diharduten eta horretarako nortasun juridikoa duten elkarteak
Prozeduraren eskakizunak
  • Diru-laguntza eskatzen duten entitateek zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izan behar dituzte.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Eskatzaileak berariazko baimena ematen dio laguntza kudeatzen duen organoari, gainontzeko datuak edota dokumentazioa lortu edo egiaztatu ditzan, eskabidea izapidetzeko erabilitako bidea edozein delarik ere, eta herri-administrazioei dagozkien egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-eskumenak eragotzi gabe.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
800.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-kopuruaren banaketa bi alditan erabakiko da: Lehenengo erabakiak 600.000,00 euro izango du banatzeko, 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturte horren lehen trimestreko ikastaro-emankizunak izango ditu kontuan. Bigarren erabakiak, aldiz, 2014ko urtarriletik ekainerakoak izango ditu kontuan

Aplikatu beharreko araudia
AGINDUA, 2013ko uztailaren 24koa Deialdiaren araudia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza Sailburuordetza
Ebazteko epea
1994ko urtarrilaren 28ko Aginduaren 23. artikuluko 4. idazatian xedatutakoaren arabera, aipatu ikastaroak eman ahal izateko onetsitako ikasketa-elkarteen eta euskaltegien izenak argitara emango ditu Hezkuntza sailburuordeak, batzordearen proposamenaren arabera, partaidetza-eskabidea egiteko epea bukatu eta handik bi hilabetera. Hezkuntza Sailburuordetzak bi laguntza-ebazpen jakinaraziko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Zein euskaltegi edo ikasketa-elkartek laguntza jasoko duen, eta zenbat, zehaztuko da ebazpen horietan. Lehenengo ebazpena 2013ko abenduaren 31 baino lehen hartuko da, 2013ko uztail eta abendu arteko laguntzen berri emango du. Bigarren ebazpena 2014ko irailaren 30a baino lehen jakinaraziko da, eta 2014ko urtarriletik ekainera arteko diru-laguntzak zehaztuko ditu.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak