[HEDABIDEAK_2013_B_B1]  Euskara hutsesko aldizkari inprimatuak, euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona juridiko pribatuak informazio zehatza
    Betebeharrak:
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Prozeduraren betekizunak
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernnu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Diruz lagundutako egitasmoaren betebeharrak informazio zehatza
    • 2013ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
    • Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.
    • Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.
    • Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean.
      •  Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.
    • Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean 44 zenbaki informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta 4 zenbaki aldizkari espezializatuenean.
    • Formatua eta orrialde-kopurua:
      • DIN-A4 formatuko 20 orrialde edo gehiago informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta 32 orrialde edo gehiago aldizkari espezializatuenean. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.
    • Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.
    • Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.
    • Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.
  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

Diru kopurua
1.137.500 euros
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak