[HEDABIDEAK 2013 D] Zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea
-
Pertsona juridiko pribatuak
informazio zehatza
Betekizunak:
- Legez eratuta egotea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Enpresaburu indibiduala edo autonomoa
informazio zehatza
Betekizunak:
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
- Pertsona fisikoaren identitatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernnu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
- Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
-
Eskatzaileak ez duela jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2013. urtean emandako diru-laguntzarik
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
-
Eskatzailea ez dela onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2013ko diru-laguntzen deialdian.
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
-
Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
-
Diruz lagundutako egitasmoaren betebeharrak
informazio zehatza
- 2013ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
- Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko telebista-programak.
- Emisio-orduak: astean, gutxienez, 10 ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.
-
Eskatzaileak adierazi beharko du beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duela eta, kasua balitz, eman egin diotela.
informazio zehatza
Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatuko da.
- Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
- Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
-
Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
-
Eskatzailea ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
-
Eskatzailea ez dela izan, estatu laguntza erregimenaren bidez, legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntza hauen onuradun: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR49/99 eta CR58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), eta onuraduna izan bada, jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli dituela
informazio zehatza
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.
-
Eskabidea eta dokumentazioa eransteaAurkeztu beharreko agiriak
-
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko agiriak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko agiriak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko agiriak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko agiriak