[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]  Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2013-2014 ikasturtea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Aurkezpen epea informazio gehiago

Aurkezpen epea itxita, irailaren 30ean, Autonomi Elkarteko Unibertsitateentzako. Epea irekita urriaren 15erarte gainontzekoentzako.

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua hauxe da: goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2013-2014 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketaren bat egiten dutenei.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • informazio zehatza

    2013-2014 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egingo dituzten ikasleak

Prozeduraren betekizunak
  • Babestutako ikasketak egitea informazio zehatza

    Matrikula egitea eta 2013-2014 ikasturtean honako ikasketaren bat ikastea:

    a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    c) Titulu ofizial hauek lortzera bideratutakoak: unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa eta ingeniaria.

    d) Dagokion Diplomatura, Arkitektura Tekniko edo Ingeniaritza Teknikotik abiatuta, tituludunek egiten dituzten bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak (edo horietara sartzeko beharrezkoak diren egokitze-ikastaroak eta prestakuntza osagarriak).

    e) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

    f) Goi-mailako beste ikasketa batzuk (arteko, erlijioko edo ikasketa militarrak).

    Aldi berean hainbat ikasketa eginez gero, ikasketa batentzat soilik jaso ahalko da beka.

  • Laguntza publikoak jasotzeko zehapenik ez izatea informazio zehatza

    Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Atzerritarra bada, egoitza-baimena eta Foru Ogasunean zergapekoa izatea. informazio zehatza

    Eskatzailea atzerritarra bada, egoitza-baimena Espainian izatea, eta eskatzailea edo sostengu ekonomikoa ematen diotenak Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunean zergapekoak izatea, 2012ko ekitaldian.

  • Baldintza akademikoak betetzea. informazio zehatza

    Deialdian xedatutakoa betetzea, ikasketen arabera matrikulatutako kreditu-kopuruari, errendimendu akademikoari edota batez besteko notari dagokiona.

  • Bateraezina den laguntzarik ez jasotzea informazio zehatza

    Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  • Baldintza ekonomikoak betetzea. informazio zehatza

    Deialdian xedatutako mugak ez gainditzea; besteak beste, familia-errentaren mugak, ondasun-mugak, etxebizitzen kopurua, balio higigarren muga edota fakturazio bolumenaren muga.  

  • EAEn erroldatuta egotea informazio zehatza

    Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2012ko abenduaren 31n.

  • Maila bereko edo handiagoko titulurik ez izatea informazio zehatza

    Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Hori dela eta, Diplomatura, Arkitektura Tekniko edo Ingeniaritza Teknikoaren titulua dutenek edo eskuratzeko moduan daudenek ez dute bekarik jasoko, ez gradu-ikasketak egiteko (edo gradu-egokitzapenak egiteko), ezta Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitektura ikasketak egiteko ere, salbu eta aurretiazko titulazio horietatik abiatuta bigarren zikloko ikasketak egiten badituzte.

Diru kopurua
26.577.611,00 (euro)
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskabidea bide telematikotik bete beharko da. Horretarako, eskabide-egileak alta hartu beharko du erabiltzaile gisa, eta aplikazioan zehaztutako argibideak jarraitu.

    Eskaera-orria betetzeko aplikazioa (Mozilla Firefox nabigatzailea erabili):

    http://www.hezkuntza.net/o10ConsultasWar/comunJSP/o10Login.do?aplic=X75&idioma=eu

    Behin eskabidea egoki betetakoan, eskabide-egileak aplikazioak sortzen duen eskabide-oriia inprimatu egin beharko due, eta gero sinatu, bai berak, bai familia-unitateko adin nagusiko kide guztiek.

    Eskabidearekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko du eskabide-egileak 2013-2014 ikasturtean ikasketak egingo dituen unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria, familiaren etxebizitzan 2012ko abenduaren 31n bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen dituena.
    • Bekaren zenbatekoa ordaintzeko, libreta edo kontu-korrontearen fotokopia behar da. Bertan, bezeroaren kontu-kodea agertu behar da, bai eta banketxea edo kutxa, bulegoa, kontrol-digituak eta kontu-korrontearen zenbakia ere. Eskatzaileak kontu horren titularra edo titularkidea izan behar du.
    • 2012ko ekitaldiko diru-sarreren ziurtagiriak, hau da:

    a) Zerga-aitorpena egin duten kide konputagarrien Pertsonen Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-aitorpenaren (PFEZ aitorpenaren) fotokopia osoa.

    b) PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak, bai eta Gizarte Segurantzaren pentsioen eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako laguntza osagarriaren ziurtagiriak ere.

    c) Ogasunaren ziurtagiria, 2012ko PFEZaren aitorpena egin ez duten kide konputagarrien aitorpena aurkeztu ez izana egiaztatzen duena.

    d) Lan-etekinen egiaztagiria (10T), 2012an PFEZ aitorpena egin ez bada.

    • Hiri- nahiz landa-ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagirien fotokopia (familia-unitatearen ohiko etxebizitzarena izan ezik), baldin eta kide konputagarriren batek ondasun higiezinak baditu, ohiko etxebizitzaz gainera.
    • Familiaren errenta garbia kalkulatzean kenkariak aplikatzeko eskubidea ematen duten egoerak egiaztatzeko agiriak; besteak beste, familia ugariaren tituluaren fotokopia eta dagokion Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak hartutako ebazpenaren fotokopia, desgaitasun-maila aitortzen duena.
    • Eskatzaileak ikasturtean zehar izango duen bizilekuaren egiaztagiria (alokairu-kontratuaren fotokopia, ikasle-egoitza batean lekua erreserbatu izanaren ziurtagiria, ohiko etxebizitzaren jabetzaren justifikazioa, etab.), baldin eta eskatzailea familiaren ohiko etxebizitzatik kanpo biziko bada unibertsitateko ikasketak egiteko 2013-2014 ikasturtean, edo egiaztatzeko eskatzaileak ez duela familiaren laguntza ekonomikorik behar.
    • Master ofizialari bide ematen dion espediente akademikoaren tituluaren ziurtagiria, baldin eta eskatzaileak masterreko ikasketa ofizialak egiteko eskatzen badu beka, baina  masterreko matrikula ez badu egin titulua eskuratu zuen unibertsitate berean.
    • Ikasketekin batera lanean jarduten duela egiaztatzen duen dokumentazioa (lan-kontratuak, laneko bizitza…), matrikula partzialaren salbuespenari begira.
    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
Ebazteko epea
Sei hilabete eskaera-orriak aurkezteko epea bukatzen denetik.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gorako errekurtsoa

    Gorako errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Eredua

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak