Eskualdeko Enplegu Planak dinamizatzeko laguntzak

[Eskualdeko Enplegu Planak]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean Eskualdeko Enplegu-Planak egitea

Deialdi honen ondoriotarako, Eskualdeko Enplegu Plana toki-eremuko erakundeen, entitateen, gizarte-agenteen, enpresen eta eskualde bateko edo eskualde hori osatzen duen udalerriren bateko edo udalerri batzuetako garapen ekonomikoarekin eta sozialarekin elkarlanean aritzen diren bestelako erakundeen (modu juridikoa edozein izanik ere) arteko adostasun-maila handienarekin egindako, partekatutako eta landutako proiektua da. Adostasun horren ondorioz, enplegua sustatzea eta enpleguaren tokiko garapena lortu nahi duten ekintza jakin batzuk eta programa bereziak sortuko dira, lan-merkatuan izandako aldaketek eragindako orekak gaindituz.

Enplegu Plana osatzen duten hiru elementu nagusiak honako hauek dira:

a) Eskualdeko diagnostiko sozioekonomikoa eta lan-merkatuaren diagnostikoa.

b) Helburu orokorrak eta estrategia.

c) Ekintza Plana.

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
Aurrekontuko zuzkidura
3.000.000,00 euros
Prestazio ekonomikoa

Gutxienez 100.000 biztanle dituzten udalerrien kasuan: Plan bakoitzeko gehienez 100.000,00€-ko zenbatekoa.

24.000 biztanletik gorako eta 100.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan: gehienez 50.000,00€-ko zenbatekoa.

2.3 artikuluko a) atalean aurreikusitako lurralde-eremuko edo Eskualdeko Enplegu Plana, gehienez 75.000,00 €-ko zenbatekoa.

Diru-laguntzak ezin izango du, inondik inora, deialdi honen babesean diruz lagun daitekeen jardunaren kostu globalaren % 75 gainditu.

Ordainketa-modua:
  • Lehen ordainketan % 50 ordainduko da, diru-laguntza eman ondoren, 3.2 artikuluan aipatutako erakundeei Foroan parte hartzeko egindako gonbidapena egiaztatu ondoren.
  • Gainerako % 50a bigarren ordainketa batean ordainduko da, Eskualdeko Enplegu Plana aurkeztu ondoren, plana  5. artikuluan jasotakoaren arabera egin dela eta diruz lagun daitezkeen gastuak egiaztatu ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete eskaera egin ondoren
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
Errekurtsoak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

LANBIDE VITORIA-GASTEIZ  (ZZ.ZZ) 945 181 325/26/27

LANBIDE BILBAO 944 985700

LANBIDE DONOSTIA 943 596 207/08

Kodea
10085