Euskara Toki-entitateetan (13/14)

LABURPENA
Titulua:
Euskara Toki-entitateetan (13/14)
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzea.

Diru kopurua:

1.385.500 euro

Araudia:
  • AGINDUA, 2013ko maiatzaren 2koa (EHAA Zk. 85/2013)


    AGINDUA, 2013ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren bulegoa:

  • Lakua, I eraikina, 2.solairua 
    Donostia-San Sebastian k., 1 
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Herritarrak artatzeko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 14:00era.

 

Telefono bidezko arreta:

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako bulegoarekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki honetara deitu: 945 019464.

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak soilik bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.

Itzuli

Eskabideak soilik bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztuko dira.

EBPN garatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta, euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak. Era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-entitateak.

1.- Laguntza deialdi honetatik kanpo geratzen dira euskara zerbitzua lurralde historiko batean baino gehiagotan eskaintzen duten toki-erakundeak.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin behar da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

3.- Laguntza deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

4.- Onuraduna udalaz gaindiko toki-entitatea izanez gero, eskaerak zehaztu egin behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita izatea ezinbestekoa izango du.

6.- Eskatzailea toki-entitate baten menpeko edo toki-entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, 3. eta 5. idatz-zatietan adierazitako betekizuna dagokion toki-entitateak ere betetzen duela frogatu behar du.

7.- Eskatzaileek beren administrazioetan EBPNren plan estrategikoa onartuta, indarrean eta HPSra bidalita izan behar dute. Horrez gain, 2013. urteari dagokion kudeaketa plana egoki beteta eduki behar dute IRATI aplikazioan, hau da, deialdira aurkezten diren ekintzek marko orokorreko kodifikazioa eduki behar dute, eta deskribapen eta xede-taldearen eremuak beteta. EBPNren diseinua lehenengo aldiz egiteko aurkezten direnek ez dituzte baldintza horiek bete behar. Bestetik, eskatzaile guztiek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2013. urtea amaitu baino lehen onartzeko konpromisoa hartuko dute, 86/1997 Dekretuak 19. artikuluan ezartzen duena betez. Baldintza hauek bete ezean, diru-laguntza eskabidea bazterrean geratuko da.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.385.500 euro

Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko HPSk ez du inolaz ere toki-entitateak berak egitasmo osoa aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango, Aginduaren 10.2 artikuluan d)atalean aipatzen diren toki-entitateen kasuan izan ezik.

Toki-entitate bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 60.000 euroko muga gainditu.

Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <5.000 biztanle (10.000 euro); <10.000 biztanle (17.500 euro); <20.000 biztanle (25.000 euro);<30.000 biztanle (32.500 euro); <40.000 biztanle (40.000 euro);<50.000 (47.500) ≥50.000 biztanle (60.000 euro).

Biztanle-kopuruaren gaineko datuak Eustatek modu ofizialean argitara emandako erroldako datuetatik eskuratuko dira, konkretuki honako txosten honetatik: «Euskal AEko biztanleria espazio-eremuaren eta jaioterriaren arabera. 2011-1-1».

Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzatik dagokion kopurua kendu egingo zaio onuradunari lagundutako jardueraren kostu osoari egokitu arte.

Ordainketa modua:

Ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamabosta (% 55) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori baino lehen HPSn onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeita bosta (% 45) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2014. urtean egingo da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta dokumentazioa
Eskabidea eta dokumentazioa:
.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera elektronikoa

Eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoa: 

a) Diruz lagundu daitekeen egitasmoaren kostua egiaztatzen duen aurrekontua. Hona hemen formularioak: Aurrekontua - Jarduerak (pdf, 558 kb); Aurrekontua - Diseinua (pdf, 443 kb).

b) 2013ko EBPNren kudeaketa plana (IRATI aplikazioan), EBPNren diseinua lehenengo aldiz egin behar dutenek izan ezik.

Kasuan-kasuan aurkeztu beharrekoa:

c) Jarduera berri, aitzindari edo originalen zerrenda. Hona hemen formularioa: Jarduera berriak (pdf, 438 kb).

d) Jardueretan parte hartzen duten udalerrien zerrenda. Soilik mankomunitate edo kuadrillen kasuan. Hona hemen formularioa: Udalerriak (pdf, 435 kb).

e) Indarrean dagoen EBPNren plan estrategikoa toki-erakundeak onartu zuela adierazten duen ziurtagiria (baldin eta Administrazioaren esku ez badago). 

 



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Jasotako diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2014ko apirilaren 10a baino lehen bidali behar da.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Diru-laguntzaren justifikazioa

Toki-entitateek honako dokumentazioa aurkeztu behar dute:

1. EBPNren diseinua, lehenengoz egin den kasuetan:

- EBPNren diseinua eta 2014ko kudeaketa plana Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dira, udalbatzaren onarpenari atxikita. EBPNren diseinua eta berari dagokion kudeaketa plana helarazteko, HPSk EBPNren kudeaketarako eta jarraipenerako eskaintzen duen IRATI aplikazioa erabili behar da.

- EBPNren diseinua lehen aldiz egiteko aurrekontu likidatua, entitate onuraduneko idazkariak edo idazkari kontu-hartzaileak egiaztatua. Hona hemen formularioa: Justifikazioa - Diseinua (pdf, 446 kb).

2. EBPNko ekintzak garatu diren kasuetan:

- IRATI aplikazioan adierazi beharko da EBPN garatzeko ekintza bakoitzaren betetze maila.

- Materiala sortzen denean (katalogoak, kartelak, agiri grafikoak etab.), sortzen den materialaren ale bana bidali behar da, euskarri elektronikoan edo paperean. Horretarako IRATI aplikazioa erabil daiteke, ekintza bakoitzaren barnean dagoen “Jarraipena/Dokumentazioa” atala, hain zuzen ere. Horrez gain, Justifikazioa-Materiala izeneko orria bete behar da. Hona hemen formularioa: Justifikazioa - Materiala (pdf, 436 kb).

- Euskara sustatzeko aurrekontu likidatua, entitate onuraduneko idazkari kontu-hartzaileak edo kontu-hartzaileak egiaztatua. Hona hemen formularioa: Justifikazioa - Jarduerak (pdf, 556 kb).

Era berean, xede berbererako jasotako bestelako diru-laguntzak adierazi behar dira, baldin eta aurretik adierazi ez badira, eskatzaileak eskabidea aurkezterakoan haren eragina ezagutzen ez zuelako.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/05/07 - 2013/06/06
Aurkezteko epe-muga:

2013ko ekainaren 6a

Ebazteko epea:

EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.