[bek]  Profesionalak Espezializatzeko Bekak 2013

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei bekaren deialdia egitea.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona fisikoak informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Nortasun egiaztatu.
    • Lehendik beka hauek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako mota berdina edo antzeko bekarik lortu ez izana.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Prozeduraren betekizunak
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomi Elkartean edukitzea bekak deitzen diren 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen
  • Lizentziatua izatea. Lehentasuna izango dute Zuzenbide, Ekonomia, Kazetaritza eta Soziologia arlokoek.
  • Heziketa eta lanbide-esperientzia egiaztatu informazio zehatza

    Aurkeztutako eskabideak ondoko balorazio irizpideen arabera aztertu eta zerrendatuko dira:

    • Ibilbide akademikoa: Dirulaguntza jasotzeko lehentasuna izango dute prestakuntza aldian dauden pertsonak (%30).
    • Atzerriko hizkuntzen ahozko eta idatzizko ezagutza (%25).
    • Informatika ezagupena (%10).
    • Garapenerako Lankidetzaren arloan nazioarteko egungo egoera ezagutzea (%25).
    • Euskararen ezagutza (%10).
Diru kopurua
118.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

a) 18.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar diren sei beketako bakoitzarentzat (108.000 euro guztira).

b) Halaber, ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuko 3. artikuluko d) letran jasotako prestakuntza egiteko aurreikusitako guztizko gastua 10.000 (hamar mila) eurokoa izango da bekadun guztientzat.

Ordainketa:

Beka esleitu ondoren eta aldez aurretik bekadunak onartu eta lanean hasi ostean egingo da lehenengo ordainketa, eta bekaren zenbatekoaren % 25 izango da. Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 40 izango da, eta beka baliatzen hasten denetik lau hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekadunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu badu. Hirugarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta bigarren ordainketatik sei hilabete igaro ondoren egingo da, bekadunak dagokion aldizkako txostena aurkeztu badu. Laugarren eta azken ordainketa bekaren zenbatekoaren % 10 izango da eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatzi-zatiak aipatzen duen azterlan edo ikerketa lana aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen organoa
  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
Ebazteko epea
Ebazpen honen babespean aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta hiru hilabetera amaituko da. Epe hori pasatu ondoren interesatuak inongo ebazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Garapanerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Bulegoan
Nafarroa Kalea, 2 (Tfno: 945018087)
01007 Vitoria - Gasteiz