Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Hitzartutako zirkuitua duten proiektuetarako laguntzak (2013)
Agindu honen xedea, 2013. urtean zehar burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea da.
Laguntza hauek deialdiaren onuradunak diren pertsonek edo entitateek Euskal Autonomia Erkidegoan 2013ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten produkzio hauetara bideraturik daude:
- proiektuen estreinaldia 2013ko urriaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean izatea.
- Sarea Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako antzerki-bira aurkeztea, estreinaldia egin eta hiru hilabeteko epean egitekoa.
Sarearekin hitzartutako emanaldiak behar bezala egiaztatuta egotea kontratu bidez, aurrekontratu bidez, kontratua egiteko hitzemate bidez edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein behartze-dokumenturen bidez.
Ezingo dira modalitate honen bitartez diruz lagundu finkatutako antzerki konpainien modalitatean laguntzen diren bi urtetarako antzerki-jardueran sartuta dauden produkzioak.
180.000 euro.
- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 8koa (BOPV Zk. 94/2013)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako 2013. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Laguntza hauek deialdiaren onuradunak diren pertsonek edo entitateek Euskal Autonomia Erkidegoan 2013ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten produkzio hauetara bideraturik daude:
- proiektuen estreinaldia 2013ko urriaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean izatea.
- Sarea Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako antzerki-bira aurkeztea, estreinaldia egin eta hiru hilabeteko epean egitekoa.
Sarearekin hitzartutako emanaldiak behar bezala egiaztatuta egotea kontratu bidez, aurrekontratu bidez, kontratua egiteko hitzemate bidez edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein behartze-dokumenturen bidez.
Ezingo dira modalitate honen bitartez diruz lagundu finkatutako antzerki konpainien modalitatean laguntzen diren bi urtetarako antzerki-jardueran sartuta dauden produkzioak.
- Agindu honetan modalitate bakoitzerako ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea, Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
Pertsona fisiko edo erakunde batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat. - Kultura-elkarte edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru-laguntza hauek.
- Gainera, agindu hau argitaratzen den egunean, pertsona fisiko eta erakundeak jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean alta hartuta egon beharko dute. Eta pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.
- Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. - Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
180.000 euro.
- Produkzioetarako diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra irits daitezke, gehienez.
- Diru-laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko produktore eskatzailearen parte-hartzearen % 49a.
- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da.
Koprodukzio publikoei laguntzak:
Modalitate honetarako zuzendutako diru-kopurutik 60.000 euro erabiliko dira 24.artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain honako hauek ere betetzen dituzten produkzioak laguntzeko:
- Gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko bi antzokik parte hartzen duten koprodukzio-publiko-pribatua izatea. Antzokien partaidetza ez da aurrekontuaren %50a baino txikiagoa izango.
- Koprodukzioaren aurrekontua guztira 120.000 eurokoa baino handiagoa izango da.
- Diru-laguntzaren % 60 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
- Diru-laguntzaren beste % 30, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 60) justifikatu ondoren eta, betiere, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
Eskabidea egiteko formularioa sinatuta.
-
Adminiztrazio dokumentazioa:
Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.
Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.
Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.
Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.Pertsona fisikoak eta juridikoak:
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
Pertsonak Administrazioari baimena ematen badio jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.
Bestelako diru-laguntzei buruzko adierazpena
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.
Hirugarrenaren Alta
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Finantzak Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.Proiektuari dagokion Dokumentazioa. Euskarri digitalean aurkezu behar da (cd,…) (*)
Proiektua.
Egin nahi den unitate-produkzioaren edota antzerki jardueraren garapenari buruzko azalpena. Antzezlanaren izenburua eta testuez gain, proposamen eszenografikoa, tratamendu dramaturgikoa, eta egile, zuzendari, produktore exekutibo, eszenografo, argiztatzaile eta antzezle guztien identifikazioa eta curriculuma aurkeztu beharko dira.
Inprimakia - Hitzartutako zirkuitua
Honako informazio hau biltzen du: fitxa artistikoa, aurrekontua eta katxeta.
Egile-eskubideen jabe izatea kreditatzen duen agiria.
Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.
Agiri gehigarriak.
Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.
Defendatzeko eskabidea.
Aurkeztutako proiektua balorazio batzordearen aurrean defendatzeko eskubidea edukitzeko eskabidea.(*) Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
- Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
- Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
- Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.
Ondoren zehazten den dokumentazioa landu eta formatuelektronikoan egokitu behar duzu, eskabide elektronikoa bete aurretik, geroeskabideari erantsi beharko diozu eta:
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
- Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
- Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
- Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.
Adminiztrazio dokumentazioa:
Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:

Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.


Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.
Pertsona fisikoak eta juridikoak:

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
Pertsonak Administrazioari baimena ematen badio jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.

Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.

Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Finantzak Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Proiektuari dagokion Dokumentazioa:

Egin nahi den unitate-produkzioaren edota antzerki jardueraren garapenari buruzko azalpena. Antzezlanaren izenburua eta testuez gain, proposamen eszenografikoa, tratamendu dramaturgikoa, eta egile, zuzendari, produktore exekutibo, eszenografo, argiztatzaile eta antzezle guztien identifikazioa eta curriculuma aurkeztu beharko dira.

Honako informazio hau biltzen du: fitxa artistikoa, aurrekontua eta katxeta.



Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

Aurkeztutako proiektua balorazio batzordearen aurrean defendatzeko eskubidea edukitzeko eskabidea.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2014ko abenduaren 31a baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bide presentzialetik edo elektronikotik:
Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
Antzezlanak estreinatu direla justifikatzeko , kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez.
Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:- Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
- Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda sailkatua.- Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
- Antzerki produkzioetarako eta hitzartutako zirkuituetako produkzioetarako modalitateei egotzitako zeharkako kostuak ez du gaindituko, orotara, diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren % 25. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bai ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.
- Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko daitezke, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.
Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2014ko abenduaren 31a baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bide presentzialetik edo elektronikotik:



Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
- Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
- Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntza.

- Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
- Antzerki produkzioetarako eta hitzartutako zirkuituetako produkzioetarako modalitateei egotzitako zeharkako kostuak ez du gaindituko, orotara, diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren % 25. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bai ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.
- Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.

Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2013/06/17
Sei hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.