Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Planaren baitan sortutako dokumentuen bilduma

2013ko azaroaren 26an, Eusko Jaurlaritzak “2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana. Gizartea elkartzea helburu” onartu zuen. Plan horretatik 18 ekimen sortu dira, eta hainbat programa eta jarduketa ere bai. Jardun horrek agiri ugari eragin du. Orain agiriok antolatu eta egituratu dira, editatu eta herritarren esku jartzeko.

Eusko  Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak prestatutako bilduma hau zazpi liburukitan egituratuta dago:

  1. Proiektu orokorra (PDF, 2 Mb). Bake eta Bizikidetza Planaren diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa.
  2. Iragana argitzea (PDF, 9 MB)). Giza eskubideen urraketei buruzko azterlanak.
  3. Biktimak (PDF, 2.9 Mb). Biktimen inguruko politika publikoen esparruko jarduketak.
  4. Memoria (PDF, 3.6 Mb). Gogora-ren eta oroimenaren politika publikoaren sorkuntza.
  5. Espetxe-politika (PDF, 1.6 Mb). Zigor, espetxe eta birgizarteratzeko politika berria.
  6. Hezkuntza (PDF, 2.6 Mb). Bizikidetzaren eta giza eskubideen hezkuntzari buruzko jarduketak.
  7. Bizikidetzarako kultura eta giza eskubideak (PDF, 1.7 Mb). Askotariko ekintza sektorialak.

Aurkezpen-prentsaurrekoa

Azken aldaketako data: