Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2011ko igorpen eta jatorri kutsagarrien Euskal Erregistroa (EPER / E-PRTR)

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

2006ko urtarrilaren 18an 166/2006 araudia onartu zuten Europako Legebiltzarrak eta Batzordeak. Araudi honek Europako Isurtze eta Kutsagarrien Transferentzia Erregistroa ezartzen du eta 91/689/CEE eta 96/61/CE zuzentarauak aldatzen ditu. Europar PRTR-a (E-PRTR) Europar Batasunean CEPE/ONU PRTR protokoloa aplikatzea du helburu, Kiev-en 2003 urtean Europar Batasunak eta beste 23 herrik sinatu zutena, Aarhus konbentzioan. E-PRTR-ak Isurtze Kutsagarrien Europar Inbentarioa (EPER) ordezkatzen du, 2001 eta 2004 urteei dagozkien datuak komunikatu zituenak.

2002 urtetik hona Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak E-PRTR datuen biltzea kudeatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan legeak eragina duen zentru operatiboetan. Hau guztia IKS eeM sistemaren Ingurumen Adierazpen Elektroniko (e-DMA) zerbitzuaren bidez egiten du, honekin legedia betetzen dela eta informazioaren fidagarritsauna eta koherentzia ere ziurtatuz. Horrela uztailaren 18ko 27/2006 legearen aginduek ezarritakoaren arabera datu hauek publikatzen dira: ingurumen arloan informaziora sartzeko, parte-hartze publikoa izateko eta justiziara sartzeko eskubideak errespetatuz eta Aarhus Konbenioa betez.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.