Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

2008ko LIDAR Lur Eredu Digitalean oinarritutako Euskal Autonomi Erkidegoko norantza mapa

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

25m-ko pixela duen Norantzen mapa rasterra, metro bateko bereizmena duen 2008ko Lur-zoruaren Eredu Digitalean oinarrituz sortu da. Norabide balioa gradutan adierazten da, 0º-tik 360º-erloju-orratzen noranzkoan eta bektore formatuko norantza mapak, puntu kardinal nagusiak adierazten ditu: N,NO,NE,S,SO,SE,O,E, Laua. Raster mapa Euskal Autonomia Erkidegoko irudi bakar batean banatzen da .TIFF formatuan eta shapefile formatuan bektorearen kasuan, biak ETRS89 erreferentzia sistema geodesikoan eta UTM30 proiekzioan.

LEINUA: 25m-ko pixela duen Norantzen mapa rasterra, 2008ko LIDAR hegaldian jatorria duen metro bateko bereizmena duen Lur-zoruaren Eredu Digitalean oinarrituz sortu da. Mapa rasterraren 25m-ko pixel bakoitzeko maldaren norabidearen arabera norantza kalkulatzen da eta norabide balioa gradutan adierazten da, 0º-tik 360º-erloju-orratzen norantzan. Mapa raster honetan oinarrituz bektore formatuko norantza mapa sortzen da, puntu kardinal nagusiak adieraziz: N,NO,NE,S,SO,SE,O,E, Laua. Erreferentzi sistema geodesikoa ETRS89a, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa)..

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana