13,2 kV-ko "Markosene-Bakio, cto. 3" linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremua handitzea, Markosene TA-ren eta 9057 euskarriaren artean eta haren adarretan, Mungiako udalerrian

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), aurretiko aktak jasotzeko deia egiten da.

Azken aldaketako data: