01/22 Kanpaina: etxetresna elektrikoen salmenta on-line- (telefono mugikorrak, ordenagailuak eta linea zuria)
Justifikazioa
2018tik 2021era bitartean egindako urteko kanpainen emaitzek agerian uzten dute Internet bidez jarduten duten enpresek kontsumitzaile eta erabiltzaileari behar den informazio guztia jakinarazten diotela kontrolatzen jarraitu behar dela, informazio horrek bere eskubideak eta bidezko interes ekonomikoak babestu ditzan eta erabaki arrazoitua hartu ahal izan dezan.
Era berean, interesgarria iruditu zaigu etxetresna elektriko mota jakin batzuk (telefono mugikorrak, ordenagailuak eta linea zuriko produktuak, zehazki) kontrolatzeko kanpaina nazionalaren proposamena baliatzea, enpresek horri buruzko nahitaezko informazioa ematen dutela egiaztatzeko.
Helburua
Internet bidez saltzen dituen enpresak informazio handia ematen diola kontsumitzaileari egiaztatu nahi izan da, batez ere honako hauei buruz: kontratu elektronikoa, produktuen izaera, funtsezko ezaugarriak eta prezioak, erosketa- eta kontratazio-prozedurak, ordaintzeko modua eta prozedurak eta atzera egiteko eskubidea.
Kanpaina honen helburua bikoitza izan da, Internet bidez (telefono mugikorrak, ordenagailuak eta linea zuria) etxetresna elektrikoak eskaintzen dituzten enpresei dagokienez:
- alde batetik, enpresa horiek online merkataritzari dagokionez dituzten betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea.
- beste alde batetik, egiaztatzea produktuari buruzko nahitaezko informazioaren berri ematen diotela kontsumitzaileari eta erabiltzaileari. Arreta berezia eskaini zaio linea zuriko etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoaren etiketei, horien araudia aldatu egin baita berriki. Horregatik, produktu mota baten etiketen kontrola egitea erabaki da; zehazki, garbigailuena eta garbigailu-lehorgailuena.
Kanpainak izaera zehatzailea izan du.
Kanpainaren garapena
Kanpaina 2022ko otsailaren 21etik 25era bitartean egin da.
Dagozkion kontrolak egiteko, 2020an eta 2021ean Kontsumobiden erreklamazioak jaso zituzten npresen webguneak hautatu dira, baita dauden beste webgune batzuk ere.
Kontrolak honela egin dira:
Merkataritza elektronikoa (01/22-1).
Aurreko urteetan bezala, bi jarduera-mota egin dira:
- Internet bidezko erosketen web-orriak kontrolatzea.
Aurten, online salmentaren ondorioz erreklamazioak eragin dituzten produktu hauetan oinarritu dira kontrolak:- Telefono mugikorrak.
- Ordenagailuak.
- Garbigailuak eta lehorgailuak (linea zuriko etxetresna elektrikoen barruan).
40 web-orri kontrolatu dira, protokoloaren lehen sei atalak aplikatzeko asmoz, honela banatuta:
|
|
ONLINE MERKATARITZA |
|||
|
|
MUGIKORRAK |
ORDENAGAILUAK |
GARBIGAILUAK/GARBIGAILUAK /LEHORGAILUAK |
GUZTIRA
|
|
ARABAKO TA |
3 |
3 |
4 |
10 |
|
BIZKAIKO TA |
4 |
6 |
4 |
14 |
|
GIPUZKOAKO TA |
3 |
6 |
7 |
16 |
|
GUZTIRA |
10 |
15 |
15 |
40 |
- Internet bidezko erosketak kontrolatzea
Jarduera hori Bizkaian egin da. Dagozkien orrialdeak (14) ikuskatu ondoren, horien artean aukeratu beharreko 4 produktu erosi dira; erosi ondoren, itzuli egin dira, kontratua gauzatzeari eta atzera egiteari buruzko legezko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.
Energia-etiketak (01/22-2)
Garbigailuen eta garbigailu-lehorgailuen eraginkortasun energetikoaren etiketa berariaz kontrolatu da produktu mota horren gainean programatutako 15 jardueretan (40 webguneko kanpaina orokorraren barruan), honako banaketa honen arabera:
|
|
EE ETIKETAK |
|
|
|
GARBIGAILUAK-LEHORGAILUAK |
GUZTIRA
|
|
ARABAKO TA |
4 |
4 |
|
BIZKAIKO TA |
4 |
4 |
|
GIPUZKOAKO TA |
7 |
7 |
|
GUZTIRA |
15 |
15 |
Lortutako emaitzak
Merkataritza elektronikoa (01/22-1)
- Internet bidezko erosketen web-orriak kontrolatzea.
Protokolo bakoitzeko 40 jarduera egin dira, eta 31 jarduketatan ( % 77,50) ez-betetzeak antzeman dira.
Ez-betetze ohikoena izan da instalazioari, erabilerari eta mantentzeari, maneiuari, manipulazioari, arriskugarritasunari edo segurtasun-baldintzei buruzko ohartarazpen, aholku edo gomendiorik ez egotea, informazio hori beharrezkoa bada produktua behar bezala eta segurtasunez erabiltzeko ( % 58,10).
Beste ez-betetze esanguratsu batzuk:- Ez dira ageri potentzia maximoa, elikadura-tentsioa eta energia-kontsumoa ( % 41,70).
- Legezko bermeari buruzko informaziorik badago, edo kontratuarekiko adostasuna badago, ez da errespetatzen entregatzen denetik hiru urteko bermealdia, edo gutxienez urtebete, bigarren eskuko produktuetan ( % 41).
- Ez da ageri atzera egiteko inprimakiaren eredua ( % 23,10).
- Ez da ageri produktuen entrega-data ( % 5).
- Ez da ageri ondasunetarako legezko adostasun-bermerik dagoenik ( % 5).
- Ez da adierazten kontsumitzaileak kontratuan atzera egiteko eskubidea duenik ( % 5).
- Informazioan ez da errespetatzen kontsumitzaileak kontratuan atzera egiteko duen 14 egun naturaleko gutxieneko epea ( % 5).
- Ez da ageri enpresaburuaren establezimenduaren helbide osoa ( % 2,5).
- Internet bidezko erosketak kontrolatzea.
Merkataritza elektronikoari buruzko protokoloaren barruan, komeni da erositako 4 produktuei dagozkien emaitzak nabarmentzea. Ildo horretan, honako ez-betetze hauek gertatu dira:- Saltzaileak ez du betetzen kontsumitzaileari atzera egiteko arrazoiak ez inposatzeko eskakizuna ( % 100).
- Saltzaileak ez du betetzen kontratuan atzera egitean inolako zigorrik ez ezartzeko eskakizuna ( % 66,70).
- Kontsumitzaileak produktuengatik ordaindutako zenbatekoa itzultzea 14 egun natural baino gehiagokoa da, enpresariari atzera egitearen berri eman zaionetik zenbatzen hasita ( % 66,70).
- Ondasuna eskuragarri ez badago, kontsumitzaileari berariaz jakinarazi zaio enpresaburuak, prezioa igo gabe, antzeko ezaugarriak dituen eta kalitate bera edo hobea duen ondasun bat hornitu nahi duela, hala badagokio ( % 50).
- Ondasuna eskuragarri ez badago, kontsumitzaileari ez zaio jakinarazten ez dagoela eskuragarri ( % 33,30).
- Ez da errespetatzen kontsumitzaileak kontratuan atzera egiteko duen 14 egun naturaleko gutxieneko epea ( % 33,30).
- Enpresariak ez du betetzen ondasunak entregatzeko 30 egun natural baino gehiagoko epea ez ezartzeko betebeharra, kontratua egiten den egunetik zenbatzen hasita ( % 25).
- Produktua itzultzeagatik kostuak ordaintzea erreklamatzen bada, ez zen horren berri ematen kontratazioaren aurreko informazioan, webgunean ( % 25).
- Enpresariak ez dio kontsumitzaileari errazten egindako kontratua euskarri iraunkor batean eta arrazoizko epe batean berrestea urrutiko kontratua egin ondoren ( % 25).
- Enpresariak ez du itzulketa egiten kontsumitzaileak hasierako transakziorako erabilitako ordainbide bera erabiliz ( % 25).
Energia-etiketak (01/22-2)
Garbigailuetan eta garbigailu-lehorgailuetan egindako 15 ikuskapenetatik 11tan ez-betetzeak antzeman dira ( % 73,33).
Ez-betetze ohikoena izan da egiaztatzea produktu-eredu baten etiketa energetikoan sartutako erantzun azkarreko kodeak (QR kodea) ez duela loturarik produktuen datu-basearen zati publikoan jasotako eredu horri buruzko informazioarekin ( % 50).
- Beste ez-betetze esanguratsu batzuk:
- Etiketa ez da produktuaren preziotik gertu agertzen ( % 41,70).
- Irudi habiaratua ez dator bat eraginkortasun energetikoaren etiketarekin ( % 36,40).
- Aparatuak ez dauka formatu ofizialeko etiketarik ( % 33,30).
- Etiketak ez du gutxienez prezioaren baliokidea den iturri tipografikorik ( % 30).
- Produktuaren informazio-fitxa ez da bistaratze-mekanismoan agertzen produktuaren preziotik gertu (2 aukera daude: bistaratze habiaratua erabiltzen da edo EPRELen sartzen da etiketaren QR kodearen bidez) ( % 23,10).
- Geziaren kolorea ez dator bat produktuak etiketan duen energia-eraginkortasun motarekin ( % 18,20).
- Irudia (habiaratua) ez da agertzen arauzko bi formatuetako batean ( % 18,20).
- Ez da adierazten erabilgarri dauden energia-eraginkortasuneko moten tartea, kolore % 100 beltzean ( % 9,10).
- Irudia (habiaratua) ez da produktuaren preziotik gertu agertzen ( % 9,10).
Emaitza
- 30 ikuskapen zehapen-proposamen batekin amaitu dira ( % 75).
- 9 ikuskapen artxiboan amaitu dira ( % 22,50).
- Ikuskapen 1 kanpo-komunikazioarekin amaitu da ( % 2,50).
Garbigailuen eta garbigailu-lehorgailuen eraginkortasun energetikoaren etiketei buruzko ikuskapenei dagokienez (01/22-2) (40 webguneetan sartutako 15 webguneren gaineko jarduketak), honela amaitu dira:
- 11 ikuskapen zehapen-proposamen batekin amaitu dira ( % 73,33).
- 4 ikuskapen artxiboan amaitu dira ( % 26,67).
Ondorioak
Online merkataritzari dagokionez, esan daiteke apur bat okertu direla enpresaburuek beren webguneetan kontsumitzaileei produktuen izaerari, funtsezko ezaugarriei eta prezioei, erosketa- eta kontratazio-prozedurei, ordaintzeko moduari eta prozedurei, atzera egiteko eskubideari eta, hala badagokio, produktuen merkataritza-bermeei buruz eman behar dieten informazioari buruzko 2021eko kanpainaren emaitzak. Hala, 2021ean ez-betetzeak zituzten jarduketen % 73,81 egiaztatu ziren, baina aurten egindako kanpainan ehuneko hori % 77,50era igo da. Era berean, nabarmentzekoa da egindako erosketetan antzeman diren ez-betetzeen ehuneko handiak eta aurreko urteekin alderatuta izan duten igoera.
Bestalde, energia-etiketatzeari dagokionez, ez-betetzeen ehuneko handiak ere egon dira; protokoloen edo jarduketen % 73,33k ez-betetzeak erregistratu dituzte, eta nabarmenenek zerikusia dute kontsumitzaileak produktuen energia-efizientziari buruzko informazioa eskuratzeko dituen zailtasunekin.
Laburbilduz, gomendagarria da kanpaina hurrengo urteetan errepikatzea.
Azken aldaketako data: