Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2024

[EMET 2024]

Deskribapena


Xedea

Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza‑programaren deialdia egitea da Agindu honen xedea.

 Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:

● Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.

● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.285.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 13ra bitartean egiten, fakturatzen eta ordaintzen diren gastuak ondorengo linearen batean badaude:

a) Turismo-negozio berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2025ko urtarrilaren 11 baino lehen).

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2024ko urtarrilaren1a baino lehen) eta honako helburu hauek dituzten jarduketak:

1. Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez

- Negozioaren kudeaketan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.

- Berrikuntza negozio-prozesuetan eta I+G+Bko jarduerak garatzea.

Establezimenduaren kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) ezartzea.

- Haririk gabeko konektibitatea turismo-ostatuetan.

2. Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea

- Turismo-zerbitzu edo -produktu berriak sortzea.

- Instalazioak eta ekipamendua hobetzea jateetxetan edo turismo-ostatuetan.

3. Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira bideratzea

- Turismo-jarduerak ingurunean inpaktu txikiagoa izatea.

- Turismo-enpresek online eskaintzen dituzten instalazioak, zerbitzuak, produktuak eta komunikazio-sistemak eskuratzeko bereziki garaturiko teknologiak biltzea.

Laguntza koadroa (PDF, 399 KB)

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresaburu indibidual edo autonomoek eta pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:


a) ostatu-enpresa turistikoak,

b) bitartekaritzako turismo-enpresak,

c) sukaldaritza-enpresak,

d) garraio turistikoko enpresak,

e) turismo aktiboko enpresak,

f) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,

g) turismo-gidariak,

h) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.


 

 

 

 



Betekizunak

  • Betekizunak eta merezimenduak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 

Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:


Arabako lurraldea: 945017055

Bizkaiko lurraldea: 945019733

Gipuzkoako lurraldea: 943022564

Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
  • Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
  • Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 13an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

 

Justifikazioa


Laguntza emateko ebazpena onartu ondoren egingo da laguntzaren justifikazioa. Justifikazioa egiteko epea 2024ko abenduaren 13an amaituko da.

Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena.


 

Beste tramite batzuk