Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak 2020ko ekitaldian finantzatzeko laguntzak

[uaaps_2020]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000,00 Euros

Prestazio ekonomikoa

1.300 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 650 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.

Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrak

Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea

Eskakizunak:

  • Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601

Kodea

1035405

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

a) Lanbide Jardueran Laguntzeko Unitatearen (LJLU) memoria deskribatzailea, gutxienez honako hauek zehaztuta:

  • Kokaleku fisikoaren xehetasunak.
  • Jarduketa-esparrua.
  • Unitatearen osaera, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileak eta ekoizpenean laguntzeko langileak bereiziz.
  • Organigrama funtzionala.

b) Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:

  • Lortu beharreko helburuak.
  • Ekintzak gauzatzeko tenporalizazioa.
  • LJLUa osatzen duten langileen eginkizunen deskribapena.
  • Eskura dituen azpiegitura, baliabideak eta bitarteko instrumentalak.
  • Zerbitzua emateko baldintzak.

Eskaera jaitsi, bete eta igo ezazu, dagokion dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk