Toporako eraikitzeko lanek eragindako enpresei emateko laguntzak. Donostia 2020

Gobernu Zentrala

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen xedea Toporako lanek eragindako zatietan kokatutako jarduera ekonomikoak etahaien enplegua finkatzea da, Mirakontxa – Easo eta San Martín zatitan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/02/27 – 2020/11/13

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte establezimendu aktiboaren titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoek, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda daudenek, eta establezimenduak kalean bertan egon behar du, honako atari hauetako bateko helbidean:

EASO zatian:

  • Easo kalea: 1etik 15erako atariak (horiek barne) eta 2tik 8ra (horiek barne).
  • Arrasate kalea: 41 eta 52 atariak.
  • Zubieta kalea: 1, 1E eta 2 atariak.
  • Zaragozako plaza: 1 ataria.

SAN MARTÍN zatian:

  • Urbieta kalean: 13 eta 15 atariak
  • San Martín kalean: 20 eta 32 bitarteko atariak (biak barne) eta 19 eta 21
  • Loiola kalean: 10 eta 14 bitarteko atariak eta 17 eta 23 bitartekoak. Biak barne.
  • Hondarribia kalean: 24 eta 26 atariak
  • Artzain Ona Plaza: 2 eta 10 bitarteko atariak eta 1 eta 7 bitarteko atariak. Biak barne.

INFORMAZIO:

Donostia sustapena