Eukal Turismo sariak - 2016 urteko deialdia
[Euskal turismo sariak 2016]
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016 maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarien 2016ko deialdia egitea.
- Pertsonak (fisikoak edo juridikoak), Udalak eta Erakunde Profesionalak, korporatiboak edo gremio-arlokoak, publikoak nahiz pribatuak
-
Eskakizunak:
Informazio xehatua
Onuradunak honako hauek izan daitezke: turismo-sektorearekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den jarduera ekonomiko motaren bat gauzatzen duten pertsonak – fisikoak edo juridikoak –, zuzendariak edo kudeatzaileak eta udalak, erakunde profesionalak, korporatiboak edo gremio-arlokoak – publikoak nahiz pribatuak eta haien jardun-eremua ere Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
3 sari emango dira, bakoitza kategoria hauetako bati dagokiona:
- Berrikuntza bultzatzea.
- Dena delako arloan lehiatzeko gaitasuna.
- Laneko ibilbidea.
Deialdi honen bidez deitzen diren sarien irabazleek ez dute dirurik jasoko. Adierazitako hiru eremu horietako bakoitzean, aipamen edo aintzatespen publiko bat ezarriko da. Sari horien pertsona edo erakunde saridunek inprimaki profesionaletan adierazi ahal izango dute esanbidez sari hori jaso dutela, eta beren establezimenduetan jarri ahal izango dute agerian.
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 31tik, ekainaren 30ra arte.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfl.: 945 01 70 55
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbo
Tfl. 94 403 14 81
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia
Tfl. 943 02 25 64
Turismo Zuzendaritza
Donostia – San Sebastian 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfl.: 945 01 99 84