IVAPeko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez Erizaintzako eskalan eta Laguntzako Langileen Talde Profesionalean enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua ematen baita.

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezi hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:

  • KIDEGO TEKNIKOA. ERIZAINTZAKO ESKALA.
  • LAGUNTZAKO LANGILEEN TALDE PROFESIONALA

 

Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko maiatzaren 13tik 24ra.

 

2024ko ekainaren 10ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.