Eusko Jaurlaritzak Next Generation Funts berriak jaso ditu pertsonen osasuna hobetzeko

Euskadik guztira 55,6 milioi euro jaso ditu Next Generation funtsetan osasun-sektorea bultzatzeko

Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak 2023ko abenduan egindako osoko bileran, Gobernu Zentralak autonomia-erkidegoen artean 206 milioi euro banatzea onartu zuen.

Euskadiri 10.859.172 euro egokitu zaizkio guztira, Arreta Digital Pertsonalizatuko Plana garatzeko, Osasun Sistema Nazionalean genomika-zorroa handitzeko (GenES) eta gaixotasun arraroak dituzten pazienteen eta ELAren osasun-arreta hobetzeko.

Zehazki, 5.691.477 euro esleitu zaizkio Arreta Digital Pertsonalizatuko Planari, pazientearen jarraipena modu pertsonalizatu, jarraitu eta sistematikoan egiteko, arretaren eraginkortasuna areagotuz, bai eta bizi-kalitatea eta erabaki klinikoak hartzeko laguntza ere.

Bestalde, 2.342.541 euroko banaketa onartu da Osasun Sistema Nazionalean (GenES) genomika-zorroa handitzeko, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro orokorra indartzeaz gain, doitasunezko medikuntza pertsonalizatua finkatzea eskatzen duen azpiegitura indartzeko.

Azkenik, gaixotasun arraroak dituzten pazienteen eta ELAren osasun-arreta hobetzeko planari 2.825.154 euro eman zaizkio. Azterlan batzuen arabera, munduko biztanleriaren % 6 eta % 8 bitarte gaixotasun horietako baten eraginpean egon daiteke bere bizitzako uneren batean, eta horregatik, alde batetik diagnostiko goiztiarra eta, bestetik, gaixotasun horiek eragiten duten desgaitasunari aurre egiteko estrategiak erraztuko dituen osasun-arreta sustatu behar da.

Baliabide horien bidez, gure osasun-sistema indartu eta gaur egungo erronka eta desafioetara egokitu nahi da, euskal komunitatea sistema hori premia berrietara gehien egokitzen duen lurraldeetako bat gisa kokatuz.