Estibaliz Olabarrik eman dio maillota Van Anrooiji, Itzulia Women 2024 probako sailkapen nagusiko gazte onenari

Argitalpen-data: 


      9EF4240A-E662-4EE3-8664-31402300AB9D.jpeg
  • Lasterketa Basaurin hasi eta bukatu da
  • Ertzaintzako 330 agente eta udaltzaingoetako beste 64 ari dira arduratzen proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak eman dio maillota Itzulia Women 2024 probako sailkapen nagusiko lehenengo txirrindulari gazteenari (sub23), Shirin Van Anrroiji. Etapa, 104 kilometrokoa, Basauriko Social Antzoki parean hasi eta amaitu da.   

Hilaren 10etik, Eusko Jaurlaritza ari da koordinatzen txirrindulari-probaren segurtasuneko eta lagun egiteko dispositiboa, eta guztira Ertzaintzako (Trafiko-unitateetako, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako) 330 agente ari dira dispositibo horretan parte hartzen, tartean diren udalerrietako udaltzaingoetako 64 agenterekin koordinatuta.

Itzuliak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)