Argitaratu da 2023-2024 ikasturtean maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Argitalpen-data: 

2023-2024 ikasturtean maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA): Ebazpena, 2024ko apirilaren 18koa, HABEko zuzendariarena, 2023-2024 ikasturtean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Eskaerak egiteko 2 txanda egongo dira: 

  • 1.txanda: ekainaren 3tik abuztuaren 6ra arte.
  • 2. txanda: irailaren 5etik azaroaren 4ra arte. 

Ohiko galderei erantzunak esteka honetan aurkituko dituzu: Ohiko galderak: euskara ikasleentzako 2024. urteko dirulaguntzak