2020ko Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: izena emateko epea irekitzear da

2020.eko otsailak 27

  • Izenemateak egiteko epea bihar, otsailak 28, irekiko da eta martxoaren 18ra arte izango da zabalik
  • Hezkuntza Sailak 1.148 plaza eskaintzen ditu, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen zein Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetarako
  • Lehen proba, ekainaren 20an

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du, otsailak 27, Hezkuntza Sailaren ondorengo kidego hauetara sartzeko hautaketa-prozesuetarako dei egiten duen Agindua:

  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa: 1.021 plaza orotara
  • Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoa: 127 plaza

Deialdi hau argitaratu ondoren, bihar ostirala, otsailak 28, irekiko da hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat. Epea zabalik izango da martxoaren 18ra arte (biak barne)

Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 1.148 plaza horien banaketa, kidegoen araberakoa eta espezialitateen araberakoa, prentsa ohar honen amaieran atxikitako tauletan ikus daiteke.

Hautagaiek kontuan izan beharreko egutegia:

  • Otsailaren 28tik martxoaren 18ra (biak barne): izen-emateak egiteko epea
  • Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek programazio didaktikoa aurkez dezaten epea
  • Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek merezimenduak aurkez ditzaten epea

Lehen proba, ekainaren 20an

Oposizio aldiko bi probetan lehena ekainaren 20an burutuko da, larunbatez, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Lehen proba hau kanporatzailea izango da, eta bi zati izango ditu. Horietan lehenean izangaiek idatziz garatu beharko dute euren espezialitateari dagokion gai zerrendako gai bat. Jarraian, kasu praktiko bat idatziz garatu beharko dute, hau ere espezialitatearekin lotura estukoa.

Lehen proba gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira. Epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute (aurrez, maiatzean, entregatu behar izan duten programazio didaktikoa).

5.000 plaza legealdi honetan

2020ko hautaketa-prozesuen deialdi berri honek jarraipena ematen die 2015etik aurrera Hezkuntzan urtero egin direnei. Legealdi honen hasieran iragarri bezala, Hezkuntza Sailak urtero lan eskaintzak deitu ditu, eta eskainitako 5.000 plazen kopurua gainditu du.

Enplegu Publikorako Eskaintzek, kalitatezko enplegua sortzeaz gain, Euskal Hezkuntza Sisteman diharduten irakasleei lan-egonkortasun handiagoa ere eskaintzen diete; egonkortasun horrek, aldi berean, sendoago bihurtzen du hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez. Aurrekoetan legez, segurtasun eta berme juridikoa lehenesten dira eskaintza berrian ere, hau prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz, haien itxaropen eta ilusioak babestearekin batera.

Hautaketa-prozedura honen inguruko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura: www.euskadi.eus/hezkuntza

 

 

2020rako EPErako lanpostuak: kidegoak eta espezialitateak

 

 

 

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa:

ESPEZIALITATEA/ ESPECIALIDAD

 

Plaza kopurua

Sukaldaritza eta gozogintza / Cocina y pastelería

13

Estetika / Estética

7

Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa / Fabricación e instalación de carpintería y mueble

7

Ibilgailuen Mantentze lanak / Mantenimiento de vehículos

14

Makinen Mekanizazio eta mantentzea / Mecanizado y mantenimiento de máquinas

68

Ile-Apainketa / Peluquería

6

Soldadura / Soldadura

12

GUZTIRA / TOTAL

127

 

 

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa

ESPEZIALITATEA/ ESPECIALIDAD

plaza kopurua

Filosofia / Filosofía

45

Latina / Latín

5

Gaztelera / Lengua Castellana

115

Geografia eta Historia / Geografía e Historia

116

Matematika / Matemáticas

147

Fisika eta Kimika / Física y Química

81

Biologia eta Geologia / Biol. y Geología

44

Marrazketa / Dibujo

32

Frantsesa / Francés

18

Ingelesa / Inglés

14

Musika / Música

9

Gorputz Hezkuntza / Educación Física

35

Hezkuntza-Orientazioa/ Orientación educativa

36

Euskara / Euskera

55

Informatika / Informática

52

Enpresen Administrazioa / Administración de empresas

19

Analisiak eta industria kimika / Análisis y química industrial

5

Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak / Asesoría y procesos de imagen personal

5

Eraikuntza zibilak eta etxegintza / Construcciones civiles y  edificación

8

Laneko prestakuntza eta orientabidea / Formación y orientación laboral

26

Ostalaritza eta Turismoa / Hostelería y turismo

8

Esku-hartze soziokomunitarioa / Intervención socio-comunitaria

12

Merkataritza antolaketa eta kudeaketa / Organización y gestión comercial

13

Ibilgailuak mantentzeko antolakuntza eta prozesuak / Organización y procesos de mantenimiento de vehículos

15

Fabrikazio mekanikoko antolakuntza eta proiektuak / Organización y proyectos de fabricación mecánica

49

Osasun Prozesuak / Procesos sanitarios

17

Akuikultura prozesuak / Procesos de cultivo acuícola

6

Sistema Elektronikoak / Sistemas electrónicos

12

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak / Sistemas electrotécnicos y automáticos

22

GUZTIRA / TOTAL

1.021