Cristina Uriarteren balorazioa gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzan lortutako akordioari buruz

2019.eko azaroak 11

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako sindikatuek eta patronalek joan den ostiralean lortutako akordioa oso positiboki baloratu du. Sailburuak nabarmendu du akordioa posible izan dela elkarrizketari eta negoziazioari esker. "Oso pozik gaude, familiak, ikasleak eta ikastetxeak normaltasunera itzultzen ari direla ikusten dugulako", adierazi du.