Cristina Uriartek Araba Euskaraz jaiaren irekiera ekitaldian parte hartu du

2019.eko ekainak 16

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2019ko Araba Euskaraz jaiari hasiera emateko ekitaldian parte hartu du gaur goizez, Gasteizen. Uriarterekin batera, eta hauek ere Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, han izan dira Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketakoa, eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere. Hezkuntza Sailetik, Eugenio Jimenez Ikastetxeen eta Plangintza zuzendaria ere bertan izan da.

Armentia Ikastolako ikasleek eskainitako dantza saioekin, eta Asier Kidam magoak gidaturik, Uriarte sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritza beti izaten dela presente hezkuntza eta euskara uztartzen dituzten festetan, hurbiltasuna eta babesa erakusteko.  Magoarekin solasean,  hezkuntzan izaten ari diren aldaketak ere hizpide izan ditu, eta nola ari den hezkuntza sistema behar berrietara egokitzen.

Aurtengo Araba Euskaraz jaia Gasteizko Armentia Ikastolak antolatu du, “Gertu” leloarekin.