600.000 euro gehiago 2018-2019 ikasturteko unibertsitate-beketarako (Gobernu Bilera 2019-06-25)

fotoconsejo.jpg

2019.eko ekainak 25

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza  sailburuaren proposamenez, 2018-2019 ikasturteko unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren diru-kopurua 600.000 euroan handitzea. 2018ko uztailaren 3ko Aginduak (2018ko uztailaren 10eko EHAAn argitaratua) unibertsitate-beken deialdia onartu zuen, 26 milioi euroko diru-kopuruarekin. Handitze honen ondoren, 2018-2019 ikasturteko unibertsitate-beketarako diru-kopurua 26,6 milioi eurokoa izango da orotara.

Joan den 2018-2019 ikasturte akademikoan 11.542 euskal ikasle bekadun izan dira, aipaturiko beka deialdiari esker. Dena den, unibertsitate publikoei prezio publikoa deritzon kontzeptuagatik egiten zaien ordainketa oraindik ixteko dela (ikasle bekadunen matrikula zuzenean ordaintzen baitie Hezkuntza Administrazioak unibertsitate publikoei), beka hauek arautzen dituen Aginduan aurreikusiriko diru-kopurua handitzea beharrezko gertatzen da.

Unibertsitate-beka hauek deitzen dituen Aginduak berak jasotzen du hasieran aurreikusiriko diru-kopurua ugaritzeko aukera, onarturiko beka guztien ordainketa egiteko beharrezko gertatuko balitz. Era honetan, baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek dagokien diru-laguntza jasoko dutela bermatzen da, euren ikasketetan aurrera jarraitu ahal izan dezaten.