2018ko PISA Txostena: Euskadik emaitzak hobetu ditu Zientzietan zein Matematiketan

2019.eko abenduak 03

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen) 2018ko PISA Txostenean Euskadik izan dituen emaitzak aurkeztu ditu gaur eguerdiz. Sailburuarekin batera aurkezpenean parte-hartzaile izan dira Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea, eta Xabier Aizpurua ISEI-IVEIren (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) zuzendaria ere.

2018ko PISA Txostenerako ebaluazio probak iazko udaberrian egin ziren Euskadin: 127 euskal ikastetxetako 15 urteko 3.710 ikaslek hartu zuten parte.

Zientzietarako konpetentzia:

  • 487 punturekin, Euskadik 4 puntuko igoera (+4) izan du 2015eko PISArekin alderatuta. Goranzko joera berreskuratu du Euskadik, eta konpetentzia honetan gora egin duen Estatuko Autonomia Erkidego bakarra da.
  • Euskadik izan duen emaitza Europako Batasuneko, ELGAko zein Estatuko batezbestekoen parekoa da, haiekiko alde txikiekin puntuazioan.

Matematikarako konpetentzia:

  • 499 punturekin, Euskadik 7 puntuko igoera (+7) izan du 2015eko PISArekin alderatuta. Hirugarren Autonomia Erkidegoa da matematikarako konpetentzian, Nafarroaren (503) eta GAztela eta Leonen (502) ondoren.
  • Euskadik matematikarako konpetentzian izan duen emaitzak Estatuko batezbestekoa zein ELGAkoa hobetu ditu
  • Konpetentzia honetan, emaitzarik onenak eta ekitaterik onena dituzten herrialdeen multzoan kokatzen da. Hau da, emaitzarik onenak eta txarrenak dituzten ikasleen arteko aldea, beste herrialde batzuetan baino txikiagoa da.

Irakurtzeko konpetentziari dagokionez, ELGAk datu hauen argitalpena atzeratzea erabaki zuen, bai Estatuari dagozkionak, bai Autonomia Erkidegoenak. Erakundeak berak azaldu zuenez, zenbait emaitzatan anomaliak atzeman zituzten.

Gaur aurkeztu diren emaitzak zein horiekin osaturiko grafiakoak atxikitako PDF dokumentuan ikus daitezke.