Lehen hezkuntza-harrerako programari diru-laguntza zuzena (Gobernu Bilera 2018-10-09)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 09

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Bilboko Diego Berguinces-Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiari 143.141 euroko diru-laguntza zuzena ematea, ikastetxe honek abian duen Lehen Hezkuntza-Harrerako Programa finantzatzeko. Aipaturiko programa hau lagunduta ez dauden adin txikiko ikasle etorkinei zuzendua da. 

Diru-laguntza honen onuradun den Diego Berguinces-Otxarkoaga ikastetxea 2009-2010 ikasturtean hasi zen lagunduta ez dauden adin txikiko ikasle etorkinei (MENA izenez ezagutzen direnei) arreta ematen, Eskolatze Osagarriko Programaren bidez. Ikasle hauen profilak euren premietara hobeto egokitzen den hezkuntza-erantzuna eskatzen duenez, 2015-2016 ikasturtean ikastetxeak Lehen Hezkuntza-Harrerako Programa jarri zuen abian, berariaz ikasle hauei zuzendua. 

Programa honen helburuak hainbat lan-ildotan banatzen dira. Ildo horietatik sortzen den programak lotura du, batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin, trebetasun instrumentaletako konpetentziari dagokionez; bestetik, Lanbide Heziketatik ere hurbil dago, trebetasun profesionaletako hastapenari begira, baina baita Eskolatze Osagarriko Programekin ere, garapen pertsonalari dagokionez. Guztia, azkenik, hizkuntza indartzeko ikasgelarekin ere uztartuta dago, honako hau ere bada-eta eremu guztiak batzen dituen helburua.