2018ko EPE Hezkuntzan; 3.409 lagunek egin dute Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko lehen proba BECen

2018.eko ekainak 23

  • 3.409 izangai aurkeztu dira Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko lehen probara; 1.337 plaza eskaintzen dira Bigarren Hezkuntzarako zein Lanbide Heziketarako
  • Hezkuntza Sailak orotara 1.511 plaza eskaintzen ditu 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren bidez; azken 25 urteetako eskaintzarik zabalena da

Barakaldoko BIlbao Exhibition Centrek Hezkuntza Sailaren EPEaren beste proba bat hartuko du gaur goizez. Gune honetan bertan ostegunean burutu zenaren ondoren (Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako proba izan baitzen bertan), Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateen txanda izan da gaur. 1.337 plaza eskaintzen dira kidego honetan, bai Bigarren Hezkuntzarako, bai Lanbide Heziketarako. Probarako onartuak izan diren 3.409 izangaiak goizeko 8:30etan hasi dira oposizio faseko lehen proba egiten. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Jon Agirre Langileriaren Kudeaketa zuzendaria bertan izan dira, Hezkuntza Sailetik.

Kalitatezko enplegu publikoa sustatu eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkor­tasun handiagoa emateko helburuz, Hezkuntza Sailak 1.337 plaza eskaintzen ditu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan (orotara 2018ko EPE honetan eskaintzen diren 1.511 plazen artean). Plaza hauek honela banatzen dira, espezialitateen arabera:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa. Espezialitateak:

Plaza kop.

Filosofia / Filosofía

27

Latina / Latín

9

Gaztelera / Lengua Castellana

141

Geografia eta Historia / Geografía e Historia

132

Matematika / Matemáticas

156

Fisika eta Kimika / Física y Química

107

Biologia eta Geologia / Biología y Geología

64

Marrazketa / Dibujo

40

Frantsesa / Francés

10

Ingelesa / Inglés

84

Musika / Música

12

Gorputz Hezkuntza / Educación Física

30

Teknologia / Tecnología

64

Ekonomia / Economía

33

Euskara / Euskera

108

Informatika / Informática

88

Enpresen administrazioa / Administración de empresas

23

Analisiak eta industria-kimika / Análisis y química industrial

9

Irudi pertsonalerako aholkulariza eta prozesuak / Asesoría y proyectos de imagen personal

10

Lan-prestakuntza eta orientabidea / Formación y orientación laboral

32

Eskuartze soziokomunitarioa / Intervención sociocomunitaria

12

Merkataritzako antolakuntza eta kudeaketa / Organización y gestión comercial

11

Fabrikazio mekanikoko antolamendua eta proiektuak / Organización y proyectos de fabricación mecánica

90

Sistema energetikoen antolamendua eta proiektuak /Organización y proyectos de sistemas energéticos

10

Osasun-prozesuak / Procesos sanitarios

9

Sistema elektronikoak / Sistemas electrónicos

10

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak / Sistemas electrotécnicos y automáticos

16

GUZTIRA / TOTAL

1.337

 

 

 

Kidego honetako 1.337 plazen artean 232 Lanbide Heziketarekin lotura estua duten plazak dira. Beraz, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan eskaintzen diren 174 plazei baturik, 406 dira orotara EPE honetan Lanbide Heziketarako eskaintzen diren plazak.

Orotara, 2018ko EPE honek 1.511 plaza eskaintzen ditu, bi kidegoetarako deituriko plazak batuz gero (Bigarren Hezkuntzako Irakasleak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak). Azken 25 urteetan Hezkuntzan egin den eskaintzarik zabalena da.

Lehen proba

Gaurko probara aurkeztu diren izangaiek lehenik gai bat idatziz garatu behar izan dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik ausaz hautatutako gaien artetik aukeran. Bi orduko tartea izan dute gehienez lan horretarako. Proba honek, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izan ohi du helburu.

Ondoren, 12:00etan, hautagaiei kasu praktiko bat aurkeztuko zaie, espezialitatearekin lotura zuzena duena. Hau ere idatziz egin beharko dute. Izangaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko helburua du proba honek.

Gaurko lehen proba hau (gaia garatzea eta alde praktikoa), baztertzailea izango da. Gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira. Bigarren proba horretan nork bere programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko du lehenik, eta unitate didaktiko bat aurkeztu eta prestatu, ondoren.

27 espezialitate hauetako hautaketa prozesua burutu eta ebaluatzeko 61 epaimahai osatu dira, eta 305 pertsona espezialista ari dira epaimahai horietan.

3.409 izangai

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko lehen proba honetara 3.409 izangai aurkeztu dira: emakumeak gizonezkoak baino gehiago, 25 eta 35 urte bitartekoak, eta bizkaitarrak. Hauek dira onartutako izangaien inguruko daturik esanguratsuenak:

  • 3.409 izangai:

            %62 emakumeak

            %38 gizonezkoak

           

  • Adin tarteen arabera

 

25 urtetik behera

112

%3

25-35 urte

1.339

%40

35-45 urte

1.277

%37

45 urtetik gora

681

%20

GUZTIRA

3.409

 

 

  • Lurralde Historikoen arabera

 

Bizkaia

1.628

%48

Gipuzkoa

1.26

%37

Araba/Álava

344

%10

Beste batzuk*

168*

%5

GUZTIRA

3.409

 

 

*hauen artean 152 nafarrak dira