12,8 milioi euro HEZKOOP-2018 deialdirako (Gobernu Bilera 2018-07-17)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 17

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du haien titularitatea kooperatiba edo fundazioa den itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua (HEZKOOP-2018).

Agindu honek 12.800.000 euroko zenbateko globalean diru-laguntzak deitzea du helburu, hezkuntzan erabiltzeko eraikinak eskuratzera edo eraikin berriak egitera eta daudenak zabaltzera, ordezkatzera eta indarreko legeriak exijitutako baldintzetara egokitzera bideratutako inbertsioak egiteko irakaskuntza-kooperatibek edo itunpeko ikastetxeen titularrak diren fundazioek hitzartutako maileguak finantzatzeko.

Nabarmentzekoa da,  hezkuntza zentroen titular diren  kooperatiba eta fundazioak finantza-ahalegin handia egiten ari direla euren eraikin eta instalazioak legediak eskatzen dituen betebeharretara egokitzeko, azken urte hauetan, legedi horrek aldaketa sakonak izan baititu. 

Errealitate hori ezagutzen duenez, Sail honek ikastetxeek jasaten duten zama finantzaria arintzen lagundu nahi du.

Itunpeko ikastetxeek, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian, lortu ahal izango dute diru-laguntza, baldintza hauetakoren bat betetzen badute: irakaskuntza-kooperatiba gisa  edo fundazio gisa eratuta egotea, fundazioen kasuan betiere estatutuetan hau ezartzen bada: desagertuz gero, likidatzeko operazioen ondoriozko ondasun guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari emango zaizkio.

Halaber, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeek lortu ahal izango dituzte diru-laguntzak, haien bazkide nagusien artean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Hezkuntza Berezia eman eta itunduta duen ikastetxe kooperatibo bat baldin badute eta aipatutako baldintzetako bat betetzen badute.

Diruz laguntzeko modukoak  dira ikastetxeen titularrek 50.000 euroko edo goragoko zenbatekoan hitzartutako maileguak, inbertsioak bukatzeko epea 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartekoa bada.