1.000.000 euro Donostia International Physics Centeren Superkonputazio zentroaren zerbitzuen eskaintza handitzeko (Gobernu Bilera 2018-07-24)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 24

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, Donostia International Physics Center-i (DIPC) 1.000.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea. Laguntza hori bere Zerbitzuen eskaintza areagotzeko baliatuko du DIPCek. 

DIPCen Superkonputazio Zentroa funtsezko erreminta da DIPCeko bertako ikertzaileek nahiz inguruneko beste ikertzaile talde batzuek burutzen duten bikaintasunezko ikerketararako. Fisika eta Kimika konputazionala Euskadiko ikerketa-lerrorik sendoenetako bat da, eta DIPCen Superkonputazio Zentroa funtsezko baliabidea izan da horren garapen maila altua zergatik lortu duen ulertzeko.

Bestetik, konputazio-azpiegitura ahaltsu hau talentua erakartzeko foku bat da, bai ikertzaile bisitarientzat eta baita  egonkorrentzat ere (Ikerbasqueren bidez kontratatuak, kasu). Zentro hau, errendimendu altuko konputazioaren garapenerako apustu estrategikoa ere bada (HPC edo  High Performance Computing), ez soilik erreminta gisa, baita EAEko berezko diziplina gisa ere. HPCan diharduen zentro bat, goi mailako baliabide fisikoak, teknikoak eta giza baliabideak dituena, ezagutza teknologikoaren, berrikuntzaren eta formazioaren foku bat ere bada, eta beronen eraginak eta garrantziak bere misio nagusia ere gainditu egiten du. 

DIPCen Superkonputazio Zentroa lagungarri da ikertzaile kopuru zabal batek punta-puntako ikerketa lerroak gara ditzan nanoelektronikan, polimero eta materia bigunean, nanofotonikan, edo dinamika elektronikoan.