Lehendakaritza

Zuzentarauen transposizioa lerrokada

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 15. artikuluaren c) letrarekin bat etorriz, Europako Gaietarako Zuzendaritzari dagokio «Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak egitean eta aplikatzean esku hartzeko koordinazio-neurriak bideratzea eta garatzea».

Zuzentarauak EBtik etorritako zuzenbidearen zati dira. Zuzentaraua, Europa osoari begira ezarri ondoren, estatu kideen barne-zuzenbidean txertatu behar da.

Sektoreko zuzentarauen kasuan, Zuzendaritzak kasuan kasuko sailari babesa eta aholkularitza emango dio araua txertatzeko prozeduran. Horrez gain, Europako erakundeei dagozkien jakinarazpen ofizialak egingo dizkie.

Helburua Jaurlaritzako sail bati baino gehiagori eragiten dieten zuzentarau horizontalak txertatzea denean, aholkularitzaren ohiko eginkizunaz gain, Zuzendaritzak bere gain hartuko ditu Eusko Jaurlaritza osoan txertatzeko prozedura koordinatzeko erantzukizunak, barne-merkatuan zerbitzuen zuzentarauarekin gertatu zen bezala (2006/123/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 12koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa - EBAO, 376 L, 2006.12.27). Zuzentarau honen kasuan, Europako Gaietarako Zuzendaritzak Gobernu Kontseiluaren 2007ko urriaren 16ko Akordioa (Eusko Jaurlaritzan Zuzentarauaren transposizioa koordinatzekoa) koordinatu eta bultzatu zuen.

Azken aldaketako data: 2015/12/01