Zorren Gerorapena / Zatikapena Betearazpen-aldian

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ogasuna eta Ekonomia


Egitura atal kudeatzailea

Finantza Politikako Zuzendaritza


Xedea

Zuzenbide publikoko zorren ordainketa geroratzea, BORONDATEZ ORDAINTZEKO ALDIA IGARO OSTEAN, eta obligaziodunak aurretiaz eskatuta, Administrazioak era askean behatuta zordunaren diruzaintzaren egoerak aldi baterako ez badio uzten bere zorrak ordaintzen.
 Ordainketa geroratuko zaien zenbatekoek, premiamendu-gainordaina kenduta, halakorik izanez gero, Estatuko Aurrekontu orokorren legeak ezarritako legezko interesa edo berandutza-interesa sortuko dute geroratutako zorraren gainean, borondatez ordaintzeko epea amaitu zenetik emandako epeak igaro arte dagoen denbora-tartea kontuan hartuta.

Nori Zuzendua

Betearazpen-epearen barruan, eta bahitutako ondasunak besterentzeko akordioaren aurretik, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin izaera publikoa duen kreditua zorduntzen duen pertsona fisiko ala juridiko oro.

Araudia

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 40.5 artikulua, betiere, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretu bidez onetsi zen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 22. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.


Harremanak norekin

Telefonoa: 944599900

 

Erantsi beharreko agiriak

Zordunak edo bere ordezkariak izenpetutako GERORAPEN /  ZATIKAPEN eskaeraren eredu normalizatua. Bertan, eskatzailearen datuak, geroratzea eskatzen den zorra, ordainketa-egutegiaren proposamena eta ordainketak helbideratu ahal izateko bankuko datuak adieraziko dira, eta horrela balegokio, 18.000,-€tik gorako zorretarako, eskaintzen den bermea ere adieraziko da. (“Inprimakiak” atalean normalizatutako eredurako sarbidea dago).


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Betearazpen-aldian aurkeztu beharko da eskaera, normalean premiamendu-erabakia jaso ostean eta bahitutako ondasunak besterentzeko akordioa hartu aurretik.


Eskabideak aurkezteko lekua

Finantza Politikako Zuzendaritzan edo betearazpen bideko diru-bilketa egiteko hiru lurralde historikoetan dauden bulegoetan.

Tramiteen deskripzioa

Eskaerak ez baditu betetzen araudian ezarritako baldintzak, edo aurreko ataletan aipatu diren agiriak aurkezten ez badira,Ekonomia, Finantzak eta Aurrekontu sailburuordeak akatsa zuzentzeko edo agiriak aurkezteko agindeia egingo dio eskatzaileari, eta 10 eguneko epea emango dio horretarako, agindeia jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean ohartaraziko dio, agindeia aipatutako epean bete ezean, eskaera aurkeztu ez dela ondorioztatuko dela, eta bestelako izapiderik gabe artxibatuko dela. Eskatzaileak epe barruan erantzun badio zuzentzeko agindeiari, baina akatsak zuzendu ez direla ondorioztatu bada, ukatu egingo zaio geroratu edo zatikatzeko eskaera.


Egitura Atal Ebazlea

Ekonomia, Finantzak eta Aurrekontu sailburuordeak ebatziko du eskaera, gerorapena / zatikapena emanez edo ukatuz, eta ondoren eskatzaileari jakinaraziko zaio.


Ebazteko epea

7 hilabete eskaera egin denetik.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ekonomia eta administrazio alorretako erreklamazioa


Formularioak

Zorren Gerorapena / Zatikapena Borondatezko Epean

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

30/11/2018