Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer da Kirol Euskal Eskola?

Kirolaren Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu bat da ondoko eginkizun nagusiekin:

  • Kirol-teknikariak, zuzendariak eta epaileak prestatzeko programak planifikatzea eta koordinatzea.
  • Kurtso, zentro eta titulazio erregistroa sortzea eta kudeatzea.
  • Kirol arloko azterlanak ezagutaraztea.
  • Kirol-teknifikazioko ikastaroak, mintegiak, hitzldiak eta gainerako programak antolatzea.
  • Kirol-federazioei eta beste zentro batzuei aholkularitza ematea prestakuntza programetan.