Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zer da etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri egitea?

Kontziliazioa da "desadostasunean zeudenak adostasunean jarri"
Maria Moliner Hiztegia.

Definizio honetatik ondorioztatzen denez, gure jendarteak funtsezko arazo bat dauka: familia eta norberaren bizitza garatzea eta lan bizitza garatzea “aurka” jartzen direla eta, horregatik, bi alderdiok uztartu beharra dagoela.

Etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri egitea, honela definitu daiteke:

"Emakume eta gizonen artean partaidetza orekatua izatea familia bizitzan eta lan merkatuan eta, horretarako, lan, hezkuntza eta gizarte-baliabideen sistemak berregituratuz eta berrantolatuz, hortaz, enpleguaren arloan aukera berdintasuna ezartzeko, ohiko rolak eta estereotipoak aldatzeko, eta mendekotasunik duten pertsonen arreta eta zaintza beharrak betetzeko xedez."

Berdintasunerako Hitzak – Óptima Plana

Etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri egitea hiritarren eskubidea da, eta oinarrizko baldintza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko.

Etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri eginez gero, honako hauek bermatzen dira:

  • Aitak eta amak lan merkatuan sartu eta bertan jarraitu dezaketela, euren familia egoera ezezko eragina duen elementua izan gabe, lanpostuak lortu edo erantzukizuneko lanetara iristean.
  • Seme-alabak gurasoek zaindu eta hezi ahal izatea.
  • Mendekotasunik duten pertsonak euren familiek zaindu ahal izatea, nahi izanez gero eta arreta ematea posible denean.

Etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri eginez gero, erraztasunak ematen dira edozein pertsonak, lanbide-karrera bete dezan eta, aldi berean, familia zaindu, norberaren nortasuna garatu, prestakuntza izan edo aisia eta denbora libreaz gozatzeko eskubidea erabil ahal dezan.

Nortzuk hartu behar dute parte, etxeko eta laneko bizitzen kontziliazioan?

  • Familiek. Hau da, gizon-emakumeek, etxeko eta familiako erantzukizunak orekaz banatuz, horrela, aurretik ezarritako genero-rolak hautsita. Izan ere, denboraren banaketan baterako erantzukizuna lortuz. Era berean, seme-alabek parte hartu beharko dute etxeko eta familiako lanetan, dagokien erantzukizun- eta garapen-mailaren arabera.
  • Enpresek: berdintasunerako politikak aplikatuz, eta langileen artean laneko eta etxeko erantzukizunak bateragarri egiteko neurriak ezarriz.
  • Herri Administrazioek: emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatuz, eta familiei zuzendutako herri-politikak diseinatuz.
  • Sindikatuek: bultza eginez, negoziazio kolektiboan, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak sar daitezen.
  • Langileek, kontziliaziorako eskubidea erantzukizunez erabiliz.