Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Zentro Logistikoak

 

Duen kokapen estrategikoagatik eta bere ekonomiaren industrializazio-maila handiagatik, gure erkidegoa da salgaien joan-etorri handienak dituztenetako bat. Autobideen, errepideen eta trenbideen sare trinkoak, hiru merkataritza-aireportuk eta etengabe egokitzen ari diren bi itsas portu handiek babesa ematen diete gero eta sofistikatu eta dinamikoagoa den garraioaren erritmo biziei.

 

Egoera horrekin, salgaien garraio eta banaketa-zentroek aukera ematen dute estatuko eta nazioarteko merkaturatze-jarduerak kontzentratzeko. Euskadik aukera anitzeko hiru zentro ditu: CTV, Zaisa eta Aparcabisa; zentrootatik, alde batetik, salgaiak banatzeko kudeaketa integratua egiten da, eta, bestetik, biltegi-lanak ere egoki-egoki administratzen dira. Instalazio modernoak dira, eta bermatzen dituzte biltegi, banaketa eta pilaketa-lanak; barruko koordinazioa eta zentroen arteko elkartrukea ere egiten dute, baina, aldi berean, zamak jaso, informatu eta banatzeko zentro gisa jarduten dute.

Hiru euskal zentro hauek, Espaniako, Italiako eta Frantziakoekin batera, Garraio Plataformen Europako Taldea ("Euro plataforms") osatzen dute. Elkarte horren helburua da garraio-zentro logistikoen erabilgarritasuna eta garrantzi ekonomikoa zabaldu eta sustatzea Europan.

Gasteizko Garraio Zentroa  (CTV)

Garraioarekin zerikusia duten arlo guztiak biltzen ditu: biltegiratzea, banaketa, aduanen eta stocken kudeaketa, zamak pilatzea eta zentroen arteko elkartrukea. Guztira, 338.000 metro karratu ditu, Jundizko Industrialdean, Gasteiztik hurbil, alegia, Euskadiko administrazio-hiriburutik hurbil.

Gasteizko Garraio Zentroa

 

Instalazioek osakera integrala dute: zerbitzu-aldeak (aduanak, bulegoak, kamioentzako aparkalekuak eta laguntza teknikoko guneak), garraio-enpresen pabiloiak, azalera handiagoak behar dituzten enpresentzako alde logistikoa, edukiontzien biltegia eta bideak.

CTV zentroa hurbil-hurbil dago autopista, trenbide, aireportu eta itsas portuen bidezko komunikazio-gune funtsezkoetatik, eta nazioarteko trenetako zama-terminala du. Gainera, lotura du autopistarekin, eta handik Bilboko Portura eta Gasteizko karga-aireportura, hau da, Espainiako estatuko iparraldeko portu eta aireportu-instalazio nagusietara.

 

Zaisa

Zaisa   Garraio Zentroak Irunen du egoitza. Irun errepide bidezko trafikoaren Europako korredore garrantzitsua da; izan ere, A-8 eta A-68 autopisten ondoan dago, Paris-Madril ardatzean, eta hurbil Donostia-Hondarribiako aireportutik, Miarritze-Parma aireportutik eta Pasaiako itsas portutik.

Zaisak 200.000 metro koadroko azalera du, eta 30.000 m2 estalitako pabilioiei dagozkie. Bulegoek beste 9.000 metro koadro hartzen dituzte, eta hotzetarako pabilioiek eta merkataritza lokalek, ordea, beste 4.000 metro koadro. 200.000 metro koadro gehiago handitzea onartu da, eta 2004. urtearen amaieran, oso-osorik beteta egongo omen dira.

 

Aparcabisa

Aparcabisa  da Euskadiko beste garraio-zentroa. Bere instalazioak autopistaren ondoan daude, hain zuzen ere, Espainiako estatuko iparraldea Europako gainerako lekuekin lotzen duen autopistaren ondoan. Bilbotik, Europako ardatz europearretik, zortzi kilometrora dago eta hamar kilometro baino gutxiagora bertako portu eta aireportutik.

Aparcabisak eraikita duen azalera arian-arian zabaltzen ari da. Horrela, aurten, handitu egingo da bere ahalmena, 452 kamioileku lortu arte, eta zerbitzuak, oro har, hobetu egingo dira. Pabilioiek eta eraikitako azalerek 57.000 metro karratu okupatzen dituzte.

 

SALGAIEN ZENTRO INTEGRATUAK

ZENTROA

AZALERA
m2

JARDUNEAN DAUDEN INSTALAZIOAK

GUZTIRA

653.221

 

ZAISA Irún (Gipuzkoa)

200.000


67.000

Biltegi hotza Biltegi arruntak. Bulegoak Merkataritza-lokalak Ibilgailu astunetarako aparkalekua

APARCABISA Trapaga (Bizkaia)
ZIERBANA

156.357


67.000

Biltegi arruntak Bulegoak Zerbitzuak Aparkalekua

CTV Gasteiz (Araba)

338.221

Aduanako eraikina Aduanako biltegia Aparkalekua

 

 

Arasur


Arasur Arabako Rivabellosa herrian dago, Burgosko mugan. Leku horretan komunikabide garrantzitsuak elkartzen dira: hiru errepide nagusi, N-1, A-68 eta A-1, eta bi trenbide-linea, Madril-Irun eta Bilbao-Castejón.

 

Arasurren 1. fasea, 1.400.000 m2-ko eremua eta 240 milioi euroko inbertsioa, 2005ean bukatuko dute. 2. faseak, berriz, gutxienez 600.000 m2 gehiago izango ditu, eta 120 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, nahi bezala 2010erako bukatutzekotan. Guztira, beraz, 2 millioi m2 hartuko ditu, 360 milioi euroko inbertsioarekin. 10.000 lanpostu inguru sortuko dira.

 

Garraiobideei dagokienean, plataforma N-1ean bertan dago; gaur egun 15.000 kamioi igarotzen dira hortik, eta Europar Batasunak 2010era bitartean beste %40 haztea espero du. Trenbidea dela eta, Arasur, seguru aski, Euskal Y-aren bi lineekin lotuta egongo da. Bestetik, Bilbao, Pasaia, Santander eta are Gijongo portuei eskaini ahal izango die zerbitzua.

 

Argibide gehiago

ACTE- Asociación de Centros de Transporte de España

 

Azken eguneratzea: 2017/06/26