Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Zelan lortu fidantzaren egoeraren ziurtagiria?

Non eskatu:

Itzulketa Interneten eska daiteke (orrialde honetan dagoen formularioaren bidez), edo fidantza gordailatu zen lurralde bakoitzeko ZUZENEAN zerbitzuko bulegoetan. Internetez eskatzen bada, interesatuak Bizilagun zerbitzu horietara jo behar da eskabide betea aurkezteko, behar den dokumentazioarekin batera, edo posta ziurtagiriaren bidezko bidalketa egin.

Nork eska dezake:

Kontratuan agertzen diren pertsonek, zuzenean edo behar bezalako baimena duen pertsonaren bitartez, gordailuaren ziurtagiria eska dezakete.

Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, behar bezala justifikatu beharko du kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatuta geratu dela.

Zelan egin ziurtagiria lortzeko izapidea:

  1. Ziurtagiria eskatzeko formularioa bete behar da. Formularioa inprimatu eta izenpetu behar da. ZUZENEAN zerbitzuko bulegotara ere jo daiteke, eta bertan jasoko da eskabide-inprimakia.
  2. Nahiz eta ziurtagiria Interneten eskatu, ZUZENEAN zerbitzuko bulegotara jo behar duzu, edo posta ziurtagiriaren bidezko bidalketa bat, ondoko agiri hauek aurkezteko:
    • Eskatzailearen NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada, edo IFKren fotokopia, pertsona juridikoa bada.
    • Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua.

Get Adobe ReaderEskabide-formularioa ikusteko Acrobat Reader programa behera jaitsi behar baduzu, irudiaren gainean klik eginez lor daiteke.

Azken aldaketako data: